Jexux Mari Irazuk Gpuntuko finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Oņatin
GARA | BILBO
Gpuntuaren final laurdenetako lehen saioa jokatu zen atzo Oñatiko Zubikoa kiroldegian. 700 bertsozale inguru bildu ziren eta Jexux Mari Irazuk eskuratu zuen finalaurrekoetarako zuzeneko txartela, 502 puntu bilduta.
Gainerako bertsolariek honako puntuazioa lortu zuten: Agin Rezolak, 479,5 puntu; Beñat Lizasok, 479; Iban Urdangarinek, 472; Iñaki Zelaiak, 468,5; eta, Iñaki Gurrutxagak, 451.
Bertsolariek berrikuntzak izan zituzten egin beharreko lanetan. Agurrak kantatu ostean, honako lanak egin behar izan zituzten: binaka gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso; binaka gaia emanda, hiru puntuko koplan seina kopla: binaka gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso; bakarka gaia emanda, nahi zen doinu eta neurrian, hiruna bertso; eta, azkenik, kartzelan, binaka gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
Gaur jokatuko da bigarren final laurdena Villabonako Olaederra kiroldegian, 17.30etik aurrera. Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Andoni Otamendi, Ander Lizarralde eta Unai Gaztelumendi izango dira bertan.