GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Euskal Herri «bat eta bakarra» eraikitzea aldarrikatu dute Gernikan

p004_f02.jpg

GARA | GERNIKA

Goizeko hamarrak alderako 400 bat herritar elkartu ziren Gernikan atzo «Euskal Herria, bat eta bakarra» lelopean, egutegian gorriz markatutako eguna izan arren Gernikako Estatutuaren urtemugak Euskal Herriaren «zatiketa bera» suposatzen duela aldarrikatzeko.

Herri mugimenduko makina bat eragilek deituta, herri eskolak egin zituzten goizean zehar. Topatu.info webguneak azaldu zuenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik iritsi ziren parte-hartzaile gehientsuenak, Euskal Herriko txoko guztietako jendea urreratu bazen ere.

Historia, sozioekonomia, nazio egituratzea instituzioen bitartez, hezkuntza eta gazteria izan zituzten aztergai herri eskoletan, gogoetak konpartituz. Jende kopuru aldetik arrakasta gehien izan zuten eskolak historia, sozioekonomia eta gazteriari buruzkoak izan ziren webguneak jaso zuenez.

Behin herri eskolak amaituta, Gernikako Lizeo antzokian bildu ziren parte-hartzaileak. Antzokia guztiz bete zuten, bertaratutako batzuk eserlekurik gabe ere gelditu zirelarik.

Ekitaldian, atzoko Gernikako deialdia eta egutegi propioaren egitasmoa babestu dituzten herri mugimenduko eragileek hartu zuten hitza oholtza gainean. Euskal jendarteak pairatzen dituen zapalketen aurrean burujabetza behar-beharrezkoa dela azpimarratu zuten.

Gernikako ekitaldian nabarmendu nahi izan zutenez, egutegi arrotzen erabilera ez da berria Euskal Herrian. «Estatu arrotzen botere eta indar erakustaldi diren egunetan euskal herritarrok ez dugu ezer ospatzeko», adierazi zuten. Eta horren aurrean «egutegi propioa, askatasuna eta burujabetza» aldarrikatu zituzten.

«Gaurko egunean landutako arlo bakoitzean ikusi dugun bezala, eremuz eremu zapalketa mota ezberdinak bizi ditugu. Horregatik, benetako aldaketa eman eta euskal herritarrok behar dugun Euskal Herria eraikitzeko burujabetza behar dugu».

Amaitzeko, burujabetzaren bidean eremuz eremu norbanakoak baduela zer egin azpimarratu zuten, betiere «etorkizuneko herri eraikuntza nazionalean pausoak emateko».

LABentzat, jai egun inposatua

LAB sindikatuak ere, prentsa ohar baten bidez, Euskal Herrirako egutegi propioa aldarrikatzen duela azaldu zuen atzokoan. Urriaren 25a bezalako «jai egun inposatuak» egungo agertoki politikoarekin bat ez datozela ere salatu zuen sindikatu abertzaleak.

La Diputación de Gipuzkoa trabajó «sin nada que celebrar»

Los cargos políticos de la institución foral de Gipuzkoa, liderada por Bildu, trabajaron ayer con normalidad. Así lo confirmó la portavoz de la Diputación, Larraitz Ugarte, quien afirmó que «no tenemos nada que celebrar» durante la habitual rueda de prensa de los martes. Precisó que los trabajadores de la institución foral tenían la opción de acudir o no a sus puestos de trabajo y que, aunque desconocía cuántos estaban trabajando, suponía que «una mayoría» no acudió a sus puestos. Siguiendo con la normalidad del funcionamiento orgánico, Ugarte dio a conocer los acuerdos adoptados por el Consejo de Diputados en distintas materias.

Tal como pudo saber GARA, algunas empresas y centros educativos vascos también optaron por trabajar. Por ejemplo, alumnos y profesores de Langile Ikastola de Hernani asistieron a clase, por lo que el Departamento de Educación de Lakua anunció que ha abierto un expediente. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo