GARA > Idatzia > Euskal Herria

Futbol txapelketarekin Aimarren aldeko urrats bat gehiago eman da

p015_f02.jpg

GARA |

Aimar del Pozok 9 urte besterik ez ditu. Garuneko paralisia du eta hazten doan bitartean hainbat ebakuntza egin behar dizkiote. Ebakuntza bakoitzak 12.000 eurotik gorako kostua du.

Diru iturriak lortzearren, senideek hainbat kanpaina jarri dituzte martxan «Aimar, el saltador de obstaculos» lelopean (Aimar, oztopo jauzilaria). Azkena asteburuan bertan izan da. Aimarrek ikasten duen Loiuko Lauro ikastolan futbol 5eko txapelketa egin da, 300 gaztetxotik gora batuz.

Futbol txapelketa ez da azken ekimena izango, Olaizola II.aren eta Martinez de Irujoren arteko pilota partidu bat prestatzen ari baitira. Webgune bat ere badute: www.aimarelsaltadordeobstaculos.es.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo