GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko Lurralde Ituna egitasmo berriekin gaurkotu dute

Lurralde Hitzarmena amaitzeko bi urte eskas falta direlarik, zenbait moldaketa egin zituen atzo gidaritza batzordeak. Besteren artean, inbertsio berri batzuk egitea onartu zuten. Lurraldeko proiektuak gauzatzeko tresna horren egokitasuna nabarmendu zuten, eta tokiko erakundeen erreforma gorabehera, segida izan behar duela ere adierazi zuten. Alta, ez dago batere argi nola gauzatuko den horren jarraipena.

p020_f02.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Estatuak Ipar Euskal Herriko erakundeekin 2007-2013 eperako sinatutako Lurralde Hitzarmenari zenbait egokitzapen egin zizkion atzo gidaritza batzordeak.

Itsasertzeko uren kalitatea hobetzeko egitasmoarekin eta Kanbotik Donibane Garazirainoko trenbidearen zatiaren berrikuntzarekin zerikusia duten inbertsioak dira moldaketa nagusiak. Hala, Estatuaren, Akitaniako Kontseiluaren, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren eta Europako laguntzekin osatutako hasiera bateko 212 milioi euroko diru-funtsa 344 milioiraino zabaldu dute inbertsio berri horiekin.

Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak zehaztutako «Euskal Herria 2020» plangintzatik datorren bigarren Lurralde Hitzarmenak (lehen «Hitzarmen Berezia» izendatzen zuten), guztira, 71 egitasmo izango ditu. Horietatik, 26 ez dira oraindik gauzatzen hasi.

Orain artean burututakoen artean daude etxebizitza sozialaren presako bigarren plangintza, Euskararen Erakunde Publikoaren jarduera edota itsas-museoaren proiektua.

Segida nola eman

Baionan egindako bilkuran, bai prefetak, bai beste erakundeetako ordezkariek lurralde Hitzarmenaren egokitasuna azpimarratu zuten. Horrekin batera, 2013tik harago tresna horrek jarraipena izatea espero dutela nabarmendu zuten.

Haatik, ez dago oso garbi nola izango den segida hori. Frantxua Maitia Akitaniako kontseilariak «hausnarketa» egiten ari direla esan zuen; eta Georges Labazee Paueko Kontseiluko buruak, aldiz, tokiko elkargoen erreformarekin eta maiatzeko hauteskundeen emaitzekin lotu zuen. Prefetaren esanetan, berriz, lurralde hitzarmenak aurrerantzean zein baldintzetan segituko duen urte hasieran zehaztuko du Gobernuak.

ONESPENA

Datozen asteetan Akitaniako Kontseiluak eta Paueko Kontseilu Nagusiak onespena eman beharko diote atzo gidaritza batzordeak Lurralde Hitzarmenari egindako egokitzapenei. Bi erakunde horiek dira, Estatuarekin batera, egitasmoak diruz hornitzen dituztenak.

Piden la integración de Zuberoa en la Subprefectura de Baiona

El Biltzar de alcaldes de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa, reunido el sábado en Bardoze, ha aprobado una moción en la que, entre otras demandas, pide que Zuberoa sea integrada en la Subprefectura de Baiona que integra a Lapurdi y Nafarroa Beherea. En la actualidad, ese territorio está gestionado en la subprefectura de Oloron Sainte-Marie. El Biltzar señala que es una petición natural ya que, aunque geográfica y económicamente esté orientada a Bearn, Zuberoa es una provincia vasca.

En la misma moción, la entidad ha exigido que en la reforma de las mancomunidades territoriales «se respete el perímetro histórico» del territorio vasco y que el futuro mapa intercomunal «esté vinculado a una representación institucional» de Ipar Euskal Herria.

La reforma de las mancomunidades y aglomeraciones territoriales está generando no pocas controversias en el conjunto del Estado francés. Además de su complejidad, la oposición de muchos electos a dicha ley hace que su aplicación esté cada vez más enmarañada.

El último capítulo de este embrollo administrativo tuvo lugar en el Senado el pasado viernes. La nueva mayoría (PS), a la que se unió el grupo centrista MoDem, aprobó una proposición de ley que transforma radicalmente la reforma territorial en lo que respecta al reagrupamiento de los municipios en mancomunidades. Así, la proposición de ley alarga el plazo de dicha reforma hasta el 31 de diciembre de 2013 y deja en manos de los electos la delimitación última del mapa en detrimento del prefecto que, según la ley aprobada en 2010, es quien tiene esa competencia. El Gobierno no ha escondido su enojo con la decisión del Senado. A.M.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo