GARA > Idatzia > Mundua

Bangkokek uretan hondoratuta geratzeko arriskua duela diote adituek

Thailandia jasaten ari den ezohiko uholdea etorkizuneko egoeraren isla izan daitekeela ohartarazi dute hainbat adituk. Klima aldaketaren ondorio dela diote eta datozen berrogeita hamar urteetan hiriburuaren zatirik handiena itsas mailaren azpian egongo dela uste dute.

p028_f00-199X132.jpg

GARA | BANGKOK

Thailandiako uholdeek etorkizun iluna iragartzen dute. Adituek diote klima aldaketaren ondorio direla halako uholdeak, eta aurrerantzean ere eragin latza izango dutela herrialdean.

Neurririk hartu ezean, Bangkok hiriburuaren zatirik handiena 50 urte barru itsasoaren mailaren azpian geratuko dela adierazi du Chulalongkorn unibertsitateko Anond Snidvongsek, klima aldaketan adituak.

Klima aldaketak ez ezik, lur azpiko uraren gehiegizko erauzketak ere hondoratze prozesu hori bizkortzea dakar. Industriarako eta herritarren kontsumorako -hamabi milioi biztanle- erabiltzen dute ur hori.

Hiriburua, 70eko hamarkada amaieran, urtean 10 zentimetro ari zen hondoratzen, Munduko Bankuaren, Asiako Garapen Bankuaren eta Nazioarteko Lankidetzako Japoniako Bankuaren ikerketak agertu zuenez.

Hori ikusita Gobernuak hartu zituen neurriekin, urtean zentimetro bakarra izatea lortu zuten, eta urtean %10 geldotu behar zuten hondoratze prozesua. Anondek dioenez, ordea, erritmoa oraindik «kezkagarria» da.

Bangkokek babes sistema konplexua du, dike, ubide, esklusa eta ponpatze estazioek osatzen dutena. Baina, hori guztia ez da nahikoa izan uraren indarra kontrolatzeko.

Babestu beharreko lur eremua gero eta handiagoa dela adierazi du François Mollek, uraren kudeaketan adituak. Berak ziur daki Bangkok gogor kolpatuko dutela klima aldaketaren ondorioek, «noiz gertatuko den jakitea da kontua».

Urak erraz hartzen duen lautada batean dago eraikita Thailandiako hiriburua. Hiria bera lekuz aldatzea aztertu beharreko aukera litzateke.

Dagoen lekuan geratzeko hatua eginez gero, Robert Nicholls ingeniariaren iritziz, «hiriburua hobeto babestu» eta datozen hogei urteetan aurrerapausoak eman beharko dira.

Lehorte arriskua

Uholdeak ez dira aurrera begirako arazo bakarra, ordea. Izan ere, «benetako arazoa lehortea» izan litekeela adierazi du Jerry Velasquezek, NBEko Hondamendien Prebentziorako Nazioarteko Estrategia saileko kideak.

David McCauley, Garapenerako Asiako Bankuko adituak, errealitatea errealitate, «atzera bueltarik» ez dagoela eta ez dela hiriburua altxatuko uste du.

La capital de Tailandia, cada vez mas inundada

Tailandia sigue sufriendo las consecuencias de las inundaciones que continuan avanzando hacia el centro de Bangkok.

Por el momento, son once los distritos que han sido llamados a evacuar, de un total de cincuenta. Aun así, la mayor parte de los habitantes de estos distritos han decidido quedarse en sus casas para proteger sus pertenencias.

El avance del agua hacia la zona central obliga a interrumpir algunos servicios de transporte público, por lo que los habitates han recurrido a botes, motos de agua y artilugios flotantes para trasladarse de un lado a otro.

Además, ya son más de cuatro millones de toneladas de basura los que se amontonan en las calles, lo que ha provocado el aumento de la contaminación del agua. De momento, no ha habido brotes de epidemias, pero el ministro de Sanidad tailandés alertó de que cada día se diagnostican una media de 200 casos más de diarrea y de que se han disparado los casos de infecciones cutáneas por contacto con el agua.

Ya son más de 500 los muertos y más de dos millones los damnificados. Son las peores inundaciones sufridas en más de medio siglo. GARA

lekuz aldatzea

Thailandia eta bereziki Bangkok, urak erraz hartzen duen lur eremuan daude. Ezaugarri hori eta klima aldaketaren ondorioak direla-eta, hiriburua lekuz aldatzeko aukera aztertzeko premia azaleratu da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo