GARA > Idatzia > Kultura

Pupu eta Loreren «estreinaldiaren» DVDa eta abenturaz beteriko ipuinak

p042_f02.jpg

A.EREÑAGA | DONOSTIA

Eskerrak umoreari -pailazoek berezko dutena-, bestela Pirritx, Porrotx eta Marimototsek estresak jota egon beharko lukete. Orain egun batzuk Bonberenearekin kaleraturako «kutxa musikala» aurkeztu zuten Tolosan, eta igandean Katalunian beraien «klon» Pitx, Potx i Maricuetes-en «T'estimo» ikuskizunaren estreinaldian egon ziren -«ez ditugu merkatuak zabaldu nahi; abiapuntu bat izan nahi dugu Euskal Herria eta Kataluniaren artean, hauei eman eta guk jasotzeko»-. Atzo, berriz, Porrotxek azken ikuskizunaren DVDa gehi ipuin sorta bat aurkeztu zituen Donostian... eta dagoeneko labean dute «Zazpi kolore» diskoa. Emaitza, bi aste barru.

«Ongi etorri Pupu eta Lore» ikuskizunaren DVDa aurtengo martxoan grabatu zuten Urnietako Sarobe antzokian eta Irrien Lagunen kuadrillako bi laguntxo berriren abenturak islatzen ditu lanak. Euskal pailazo ezagunon ikuzkizun guztietan bezala, edukiak oso zainduak daude. Oraingoan, artea eta ekologia gaiak jorratzeaz gain, 2010eko uztailean Palestinara egindako bisitaren kronika ikusi ahal izango da.

Gabonetarako ere hainbat ipuin prestatu dituzte. Bi urtetik gorako haurrei, Julen Tokeroren marrazkien bitartez eta azal gogorretako formatuan, pailazoen izaera modu jostagarrian erakutsiko diete. 6 urtetik gorakoentzat, Mitxel Muruak idatzi eta Tokerok egokitutako «Sirenaren kantua» ipuinak «Ane pirata» eta «Pirata ausartak» trilogia ixten du. Alice-ren ispiluan bezala, bi errealitate daude itsasoaren hondora eginiko bidaian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo