Krisia gainditzeko urratsak akordio bidez erdietsi nahi ditu LABek
Negoziazio kolektiboaren «blokeoa» salatu zuen atzo LABek eta azaroaren 20ko hauteskundeetako emaitzak egitekoa den erreforman eragin zuzena izango duelakoan dago, dagoeneko larritzat jotzen duten krisi egoeran gehiago sakonduz. Hori dela eta, negoziazioaren esparrua Hego Euskal Herrira ekartzea exijitu dute, aurrera begira, euskal langileriaren artean lanaren eta aberastasunaren banaketa ahalbidetuko duten erabakiak hartzea posible izan dadin.
Iraia OIARZABAL | DONOSTIA
«Lanaren eta aberastasunaren banaketa». Horixe da, LABen hitzetan, krisiari aurre egiteko giltza. Horregatik, negoziazio kolektiboaren «blokeo» egoera gainditzea garrantzi handikoa dela nabarmendu zuten atzo LABeko ordezkariek, Donostian eginiko agerraldian. Era berean, sindikatuak aurrera begira izango duen jarrera eta proposamenak aurkeztu zituzten, negoziazio kolektiboaren esparrua Hego Euskal Herrian kokatzeak duen garrantzia nabarmenduz. Giltza eskuratzeko, negoziazioa eta akordioa ezinbesteko pausoak direla uste dute .
Garbiñe Aranburu LABeko ekintza sindikaleko arduradunak adierazi zuenez, negoziazio kolektiboa soldatak eta lan baldintzak erregulatzeko tresna nagusia da, eta horregatik, blokeo egoeratik irteteko estrategia eraginkorrak duen garrantzia nabarmendu zuen. Negoziazio kolektiboaren erreformak bi ondorio ekarriko dituela (bide parlamentarioa egiten ari da oraindik) azaldu zuen Aranburuk: estatu mailako hitzarmenak indartzea, herrialde mailakoak desagerraraziz eta enpresa mailako negoziazioen lehentasuna.
Ondorio horiek euskal langileriarentzat «hondamendia» liratekeela adierazi zuen, Estatu espainoleko hitzarmenak kaskarragoak direlakoan. Hortaz, akordio proposamen bat luzatzeko asmoa azaldu zuen Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Berau beste eragile sindikalekin eta patronalarekin landu ostean, instituzioen «prestutasuna» beharko lukeela nabarmendu zuen. Zentzu horretan, patronalaren «jarrera itxia» salatu zuen eta konpromisoak eskatu zizkion.
Negoziazio kolektiboa langileen beharrei begiratuz egin behar dela adierazi zuen Etxaidek. «Une honetan, langileriaren kezka nagusiak dira langabezia, prekarietatea, bazterketa soziala eta irtenbiderik ez duen krisi ekonomiko bat; hemen ez dagoelako eredu berri baten mesedeten aurrera egiteko prest dagoenik», iritzi zuen. Ildo horretan langileen aldeko politika publikoak eskatu zituen.
Euskal esparrua
Bestalde, negoziazio kolektiboaren esparrua Hego Euskal Herrira ekartzeak duen garrantzia aipatu zuen Etxaidek. Euskal Herriak errealitate sindikal propioa duela azpimarratu zuen, eta Madriletik proposatutako erreformak kalteak ekarriko dituela gaineratu zuen.
Hortaz, bestelako lan eredu bat lortze aldera, erreforma horri aurre egitea beharrezkoa dela nabarmendu zuen. Hein horretan, azaroaren 20ko hauteskundeei begira eskaera bat egin zuen LABek, horien emaitzen arabera osatutako parlamentu espainolak burutuko duelako negoziazio kolektiboaren erreforma: Euskal Herriaren izenean Madrilera joatekoak direnei, erreforma bozkatu aurretik euren jarrera zehaztea, hain zuzen ere. «Guk ez dugu eskatzen Madrilen inork gure izenean negoziatzea, baizik eta negoziazio kolektiboaren euskal esparrua Madrilen aldarrikatzea eta hori ziurtatzeko urratsak ematea», argitu zuen.
LAB denunció ayer que la reforma de la negociación colectiva propuesta por Madrid, lejos de ayudar en la actual situación de crisis, sólo aportará una mayor conflictividad. Por ello llama a hacer frente a la reforma en Hego Euskal Herria y para ello ve imprescindible un nuevo modelo de relaciones laborales que no se base en la competencia de precios y la precariedad laboral, sino un tipo de empresa que invierta y se comprometa con los trabajadores.
Etxaide criticó la falta de voluntad de la patronal a la hora de conseguir acuerdos y criticó que «no está proponiendo nada real y se está aprovechando de una situación de crisis». Asimismo recordó que el paro es cada vez más alto y que las propuestas que se hacen, dejan al margen a los trabajadores para beneficiar a «aquellos que han originado la crisis».
La secretaria general de LAB concretó que la patronal presenta la unión entre salarios y productividad así como el aumento de la flexibilidad como garantía para mantener el empleo; sin embargo recordó que tras la última reforma el paro volvió a crecer. Por ello advirtió que dichas medidas van a contribuir en la destrucción del empleo.
Asimismo señaló que el sector privado esta especialmente perjudicado, ya que es un sector muy «atomizado» y una gran parte de los empleos son de menor valor social, ocupados mayoritariamente por mujeres. Por ello insistió en que este sector necesita medidas más específicas, lo que implica que la negociación colectiva de dicho ámbito se organice de otro modo. I. O.