GARA > Idatzia > Kultura

SAN TELMO MUSEOA

Urtarrilaren 8ra arte luzatuko da Felliniri buruzko erakusketa

«Federico Fellini. Ilusioen zirkua» erakusketa 2012ko urtarrilaren 8ra arte luzatuko da Donostiako San Telmo museoan, bertako arduradunen esanetan piztu duen interesa dela eta; 11.000 bisitaritik gora jaso ditu dagoeneko. Erakusketarako sarrera eta bisita gidatuak dohainik dira. Gainera, bisitak indartu egingo dira azaroaren 18tik aurrera eta egunero egingo dira, arratsaldez, 17.00etan euskaraz eta 18.30ean gaztelaniaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo