GARA > Idatzia > Euskal Herria

Geltoki intermodalarekin «xantaia» egitea egotzi dio Izagirrek PSEri

Zorrotz mintzatu zen atzo Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre Loiolako Erriberako geltoki intermodalaren harira emandako prentsaurrekoan. PSEri, eta batez ere, Ernesto Gasco udal bozeramaileari, «xantaia» egitea leporatu zien Izagirrek, eta horretarako, besteak beste, Donostiako Metroa erabili izana. Ondorioz, geltoki intermodala ez eraikitzeko oztopo bakarra alderdi hori bera dela azaldu zuen.

p013_f02.jpg

Ana ABARIZKETA | DONOSTIA

«Gaurko prentsa agerraldian oso garbiak eta oso zuzenak izango gara». Honakoak izan ziren atzo Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek esandako aurreneko hitzak. Loiolako Erriberako geltoki intermodalaren egitasmoa gaitzat hartuta, horren aldeko apustua berretsi zuen alkateak. Izan ere, egitasmo horrek, Atotxakoak ez bezala, «intermodalitatea bermatzen du», argudiatu zuen. Horrez gain, «Udalari xantaia» egiten aritzea leporatu zien PSEri eta bereziki Ernesto Gascori, Udaleko PSEko bozeramaile eta Lakuako Garraio sailburuordeari.

Donostiako alkateaz gain, Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak eta Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak ere parte hartu zuten prentsaurrekoan. Izagirre zorrotz mintzatu zen Gascoren aurka, «egunkariak politikoki» erabiliz eta «filtrazioen bidez», Donostiako Udalak Metroaren aldeko jarrera hartuz gero, Loiolako geltoki intermodala egiteko inongo arazorik ez legokeela esan zuelako prentsan. Izagirrek azaldu zuenez, Gascok iragarritakoaren arabera, «aurkakoa bada, Euskal Trenbide Sareak ez omen du aldageltokirik egingo Erriberan».

Ondorioz, eta «Metroaren truke dena posible bada», PSEren argudioak «banaka-banaka baliogabetzen» direla iritzi zion alkateak. Era berean, Donostiak Metroaren gainean «inolako eskumenik» ez duela azaldu zuen; eta beraz, momentu honetan «arazo bakarra» PSE eta Ernesto Gasco bera direla salatu zuen.

Atotxari dagokionez, Udal Gobernuak ez ezik, Gipuzkoako Aldundiak jasotako dokumentuetan ere, Atotxako proiektua «ezbaian» jarri dela azaldu zuen alkateak. Besteak beste, txiki gelditzen dela, «sekulako inbertsioa» eskatzen duela eta «autobus operadoreek ere ez dutela nahi» aipatu zituen.

Hauteskunde garaia

Estatu espainoleko Sustapen Ministerioaren eskumenekoa den Adif-ek, trenbide azpiegituren administratzaileak lehiaketa abiarazi du, Atotxako geltokia AHTren etorrerara egokituz birmoldatzeko proiektuak idazteko. Horren harira, «hauteskunde kanpainan» gaudela gogorarazi zuen Izagirrek, eta «ideien» lehiaketa hutsa besterik ez dela izango esan zuen.

Ondorioz, «kerik ez saltzeko» eskatu zion PSEri, ohartaraziz igandetik aurrera, Estatuan parlamentu eta gobernu berriak osatuko direla, eta gobernu horren eta hautetsi horien eskumena izango dela erabakiak hartzea. Izagirrek «zentzuzkoagoak» eta «praktikoagoak» izango direlako iritzia azaldu zuen.

erRIBERa

Loiolako Erriberako geltoki intermodalean, besteak beste, Dbus linea guztiak eta taxiak gelditzeko lekua egongo litzatekeela nabarmendu zuen Izagirrek eta gipuzkoarrentzat kokaleku «onena» dela.

ATOTXA

Atotxako proiektua urte gutxitan txiki geldituko litzateke, eta besteak beste erdialdean «zirkulazioaren kaosa» eta autobusen ibilbide «guztiak» aldatu beharra ekarriko luke, Izagirrek ohartarazi zuenez.

«La doble vara de medir» del Gobierno de Lakua

Respecto a la parcela donde se pretende construir la estación de Riberas de Loiola y que ahora pertenece a Lakua, Juan Karlos Izagirre explicó que el Ayuntamiento ha planteado al Gobierno de Patxi López comprarla. El concejal de Movilidad, Jon Albizu, denunció la «doble vara de medir» de Lakua, ya que piensa destinar 14 millones de euros a la nueva estación de autobuses Gasteiz e invertir 82 millones de euros en la construcción de un túnel entre Atxuri y Abando para buscar una mayor conexión de transporte público en Bilbo, mientras que en Donostia no están dispuestos a ceder la parcela, que está valorada en 13 millones de euros, para hacer una estación. «No entendemos por qué, ¿por qué es Bildu? ¿por qué perdieron aquí las elecciones? ¿van a castigar a la ciudadanía simplemente porque no ganaron las elecciones en mayo?», se preguntó Albizu.

El portavoz municipal del PSE y viceconsejero de Transportes de Lakua, Ernesto Gasco, respondió calificando al alcalde de «incompetente» y afirmando que «se ha empeñado en que no haya una estación de autobuses» en Donostia, donde su partido ha gobernado veinte años.

A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo