GARA > Idatzia > Kultura

Philippe Claudel, Patrick Modiano eta Marcia Grad Powers euskaratu ditu Igelak

GARA | DONOSTIA

Philippe Claudelen «Brodecken txostena», Patrick Modianoren «Villa triste» eta Marcia Grad Powersen «Maitagarri-ipuinetan sinesten zuen printzesa» liburuen itzulpenak aurkeztu zituen atzo Igela argitaletxeak. Claudelen lana Itziar Diez de Ultzurrunek itzuli du eta «gertaera oso krudelei eta sentimendu oso mingarriei buruz» hitz egiten du, hala ere «itxaropenaren argia itzali gabe inoiz».

«Villa triste»-ren itzulpena Joseba Urteagak egin du. Modianoren laugarren nobela da, 1975ean argitaratua, eta aurreko lanen ildoan erabateko haustura izan zen. «Edertasunaren eta bizitzaren eta gizakien arteko harremanen misterioa eta harridura dira obraren motorra».

Azkenik, Usoa Wyssenbach Ibarrak euskaratu du Grad Powers psikologoaren lana. Liburu honek helburu praktikoa du. «Printze urdina noizbait aurkitu eta geroztik harekin bizimodu zoriontsua izatearekin amets egin ondoren, errealitate gordinarekin topo egin duen emakumeari zuzenduta dago».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo