GARA > Idatzia > Ekonomia

Laurogei ardi-esne ekoizlek gasnategi bat okupatu dute

p024_f02.jpg

A.M. | HELETA

Gasnategietako industrialariek ardi-esnea kanpotik ekartzen dutela salatzeko, ELBko 80 ekoizlek Heletako Agour gasnategia okupatu zuten atzo goizean.

Ossau-Irati sor-markan diharduten ekoizleak kexu dira, esnegintzako industrialariek -Agour, Onetik eta 3A, batez ere- Estatu espainoletik eta Lozere departamendutik 6,5 milioi litro ekartzen dituztelako.

Jokalmolde hori ardi-esnearen sektorea kinka larrian jartzen ari dela diote ekoizleek, «laster batean prezioen gainbehera» eragingo duelako. Sektoreko eragile guztiei esku hartzeko eskatuta, administrazioari dei egin dio ELBk «akordioak betearazteko», batik bat esnearen inportaziorako adostutako mugak.

Bestalde, Agour enpresak agiri gogor baten bidez erantzun die okupatzaileei. «Osoki bertako gasnategia denaren kontra» ELB-ren ekimena «koldar eta arbuiagarria» dela iritzita, enpresaren geroa eta 45 langileena arrisku bizian jartzen ari direla nabarmendu du. Botere publikoei okupazioa amaitzea eskatu die.

Hain zuzen, sektoreko eragile guztiekin bilkura antolatzeko eskatu zion atzo ELBk suprefetari, eta honek okupazioa amaitu osterako antolatuko duela erantzun zien.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo