GARA > Idatzia > Kultura

«Bez sniegu» poloniarra gailendu da emakume urriko Zinebi jaialdian

p048_f01_148x64.jpg

p048_f02_148x64.jpg

A. ARRUTI | BILBO

Magnus von Horn poloniarraren «Bez sniegu» (Elurrik gabe) fikzio lanarentzat izan da aurtengo Zinebi nazioarteko zinema dokumental eta film laburren jaialdiaren Sari Nagusia. 35 minutu irauten duen film honek, hamasei urteko nerabe bat du protagonista. Bere lagun onenaren neska-lagunarekin maiteminduko da, eta amaiera benetan tragikoa izango du istorioak. «Oso ongi erakusten du estruktura markatuek eragin dezaketen biolentzia», esan zuen Xavier Arakistain epaimahaiburuak.

Euskal zinemaren Sari Nagusia, berriz, Jon Garañoren «Urrezko eraztuna» eta Gregorio Muroren «Zeinek gehiago iraun» lanentzat izan da ex aequo.

Epaimahaiak, hala ere, aktaren irakurketan kontu «larri eta kezkagarri» bat azaleratu zuen. «Ez dago emakume zuzendaririk euskal filmen sailean eta jaialdian ere oso gutxi dira. Jaialdiak neurriak hartu beharko dituela uste dugu».

Film saritu guztiak ikusgai izango dira gaur Arriaga antzokian, 18.00etatik aurrera. Gainerako film sarituak honakoak izan dira: Luis Trapielloren «La mujer del hatillo gris», Alauda Ruiz de Azuaren «Dicen», Afarin Eghbaleren «Abuelas», Koji Yakamuraren «Muybridge ´s strings», Josephine Linksen «Wir Sterben», Tomas Sheridanen «Radiostan», Claudia Heindelen «Lucky Seven», Tae-Gyum Sonen «Ya-gan-bi-hang» eta Gabriel Lacruzen «Soja».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo