2012ko maskaradak bertan behera geratu dira Zuberoan
GARA | ZUBEROA
Gamere-Zihigako gazteek hartua zuten ardura 2012an maskaradak prestatu eta plazaratzeko, baina atzo jakin zenez, Gamere-Zihigan gertakari latz bat izan da (ez dute azaldu zehazki zer izan den), eta horren ondorioz maskaradak urtebetez atzeratzea erabaki dute. 2012an egitekoak ziren maskaradak 2013an egingo dituzte gamerearrek. Ondorioz, gerta liteke 2012an maskaradarik ez izatea Zuberoan.
Izan ere, Gamere-Zihigak ez badu maskaradarik antolatzen, zaila izango da beste herriren batek 2012ko maskaradak plazaratzeko ardura hartzea, lantalde zabala eta prestaketa luzea behar izaten baita. Datozen egunotan argituko da zer gertatuko den datorren urtean.