GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

HAUTESKUNDEAK GARAI BERRIAN

Abstentzioa gaitzetsiz, aldaketarako boto oro gakoa dela dio Amaiurrek

Abstentziora ez jotzeko eskatuz, milaka eta milaka euskal herritarrek biharko hauteskundeetan eginkizun garrantzitsua dutela nabarmendu zuen Amaiurrek atzo Donostian, kanpainaren azken egunean. Boto guztien batuketarekin mahai gainean dagoen erronkari herri gisa erantzutea eskatu zion euskal gizarteari, Madrilera «bakearen, askatasunaren eta demokraziaren bidea hartu duen» herriaren nahia eramango duen zubia eraiki ahal izateko.

p002_f05_126x088.jpg

Oihane LARRETXEA | DONOSTIA

Atsedenerako eguna da gaurkoa, kanpaina lanpetuaren ostean arnasa hartzeko tartea. Bihartik aurrera etorriko den guztian ez pentsatzea zaila da, ordea, politikan ez baitago pertsiana jaisterik. Atzokoa zen, beraz, programaren nondik norakoen berri emateko azkeneko aukera, eta Amaiurrek goizetik ekin zion lanari. Koalizio soberanistak Donostiako Miramar jauregian atera zuen taldeko argazkia, bertan bildu baitziren Aralar, Alternatiba, EA eta ezker abertzaleko ordezkariak, koalizioaren 40 hautagai baino gehiagorekin batera.

Dagoeneko euren botoa erabakita dutenei, baita oraindik zalantzak dituztenei ere, «une historikoa» bizi dugula gogorarazi zieten bertaratutakoen izenean Maite Aristegik eta Iker Urbinak, Kongresurako Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuek, hurrenez hurren. «Guztion konpromisoa eskatzen duen garaia bizi dugu, boz bakoitza klabea da», iritzi zuten.

Hala, bihar Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako hautestontziak Amaiurren aldeko botoekin betetzeko eguna dela gogorarazi zuten. Horregatik, abstentziora ez jotzeko eskatu zieten «abertzale, subiranista, independentista eta ezkertiarrei». Izan ere, euskal gizartea osatzen duen orok izan behar du «aldaketaren protagonista».

Lanari ekin zionean, euskal jendartearekin zubiak eraikitzea izango zuela helburuetako bat adierazi zuen Amaiurrek. Hori beteta dutela baieztatu zuten atzo, baina orain, azken zubiaren eraikuntza falta da, hain zuzen, Madrilera Euskal Herriaren nahiak eramango dituena: «Madrili mezu argi eta ozena bidaliko diogu -adierazi zuten-. Hemen badago herri bat, bakea, askatasuna eta demokraziarako bere bideari ekin diona».

Kongresu espainolean helaraziko duten beste mezua izango da, halaber, gaurkoa herri honek bizi duen «gatazka politikoa gainditzeko aukera ezin hobea» dela, eta hori baliatu egingo duela koalizio subiranista eta independentistak. Horretarako konponbidearen oinarriak eramango dituztela erantsi zuten, «hau da, Euskal Herriari nazio gisa aitortzea modu zilegi eta demokratikoan dagokion erabakitzeko eskubidea».

«Euskal Herriak parez pare antidemokratikoa den Estatua» duela iritzita, burujabetza Euskal Herriak ezinbestean behar duen eskubidea dela adierazi zuten, «oraina eta geroa hainbat alorretan hipotekatuta» dagoelako.

Milaka boluntario

Kanpaina amaitzeko ordu batzuk gelditzen zirela, horren balorazioa egin zuen Iñaki Antigüedadek. Lan handia egin dela nabarmendu zuen; izan ere, behin-behineko datuen arabera, antolatu diren 240 ekitaldietan 42.000 lagun eta gehiagok hartu dute parte, Anoetako Belodromoan bildu ziren 15.000 lagunez gain.

Gainera, biharko botoak zenbatzeko milaka boluntario izango dira; zehazki 2.500 Bizkaian, 800 Araban, 1.000 Nafarroan eta 1.200 Gipuzkoan. «Zorionak Euskal Herria!», esan zuen.

oinarriak

Zubiaren irudiarekin zeharkatu du Amaiurrek Euskal Herria. Herrialdez, herrialde, pertsonaz pertsona. Oinarri sendoak Iruñeko Anaitasuna, Gasteizeko Europa kiroldegia eta Donostiako Belodromoa izan direla adierazi zuen koalizioak.

 

Llenos finales en Plaza Barria y el Labrit

Dos mítines potentes simultáneos cerraron la campaña de Amaiur, en el frontón Labrit de Iruñea y Plaza Barria de Bilbo. En la capital vizcaina, ante los retratos de Santi Brouard y Josu Muguruza abatidos en sendos 20N, Iñaki Antigüedad recordó que hay que ir a votar para impulsar el proceso y el país. «Lo importante no es Madrid, porque no son nuestras instituciones. Lo importante el día 21 es estar todos orgullosos, diciendo `cada vez somos más fuertes'. Que se entere el día 20 el Estado de que hay una parte importante de la sociedad vasca que se ha autodeterminado. Vamos por el camino de la paz, la democracia y la libertad», afirmó.

Como ya hizo en el Velódromo, el cabeza de lista por Bizkaia situó estos comicios dentro de «una secuencia» que seguirá en las elecciones al Parlamento de Gasteiz.

En el frontón Labrit de Iruñea, Sabino Cuadra habló también del voto útil, en un lenguaje muy coloquial: «Amaiur tendrá un doble valor. Por el mismo precio, alpargata grande. Porque por un lado estaremos allí quienes salgamos elegidos, pero también contaremos con el grupazo parlamentario de Amaiur para defender nuestros derechos como se ha hecho siempre a lo largo de la historia», es decir «con los hermanos alaveses, vizcainos y guipuzcoanos», añadió evocando las conocidas coplas de Monteagudo.

Cuadra, que acabó con una jota, citó episodios de esta campaña como la retirada de la lista de Derecha Navarra y Española para aglutinar el voto en torno a UPN-PP. «Tienen miedo de la unidad que se ha forjado», concluyó antes de manifestar que «no vamos al Congreso a reírles sus gracias ni a jugar a su juego. Allí vamos a jugar nuestra partida y seréis vosotras y vosotros quienes marcaréis nuestras prioridades de trabajo; no será el Estado, será nuestro pueblo».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo