GARA > Idatzia > Euskal Herria

Txus Martin preso gaixoa Basauritik Langraizko espetxera eraman dute

Basauriko espetxetik Langraizkora eraman dute Txus Martin euskal preso politikoa. Gaixotasun larri bat du, eta hori dela-eta, berehala askatzeko eskatu du Egin Dezagun Bidea ekimenak.

p017_f02_148x104.jpg

GARA | BASAURI

Gaitz larri eta sendaezina du Txus Martin euskal preso politikoak, eta Basauriko espetxetik Langraizkora eraman dutela jakitera eman du Egin Dezagun Bidea ekimenak, ohartaraziz bere osasun egoeran ez zaiola komeni espetxean jarraitzea, «are gutxiago etengabeko leku-aldaketen menpe egotea».

Europa Press agentziak «espetxeko iturriak» aipatuz dioenaren arabera, «osasun arrazoiengatik» aldatu dute Langraizera.

Arrazoi horregatik, hain zuzen, Martin berehala askatzeko exijitu du Egin Dezagun Bidea ekimenak. «Ez dugu onartzen Martinen biziarekin eta eskubideekin jolasten egotea», salatu du, eta haren herrian, Basaurin, herritarrek zein Udalak aldarrikapenarekin bat egiten dutela nabarmendu du.

Gaur bertan, 12.30ean, elkarretaratzea egingo dute Basauriko espetxearen atarian, Martin berehala askatzeko eskatzeko.

«Egoera ez da onargarria. Hortaz, enplazamendu zuzena egiten diogu Espetxeetako Zuzendaritzari, behingoz neurriak hartu eta Txus Martin aske uzteko. Martinek aske behar du, bere oinarrizko eskubideak zapaldu eta osasun asistentzia egokia galarazten ari da», gaineratu dute.

Atxikimenduak Interneten

Hogeita lau ordu baino gutxiagoko epean, 1.500 atxikimendutik gora bildu ditu Egin Dezagun Bidea ekimenak Interneten presoen eskubideen alde urtarrilaren 7an egingo den mobilizazio erraldoiari babesa emanez. Horri gaineratu behar zaio webgunea martxan jarri aurretik jaso zituzten beste 400.

«Hortaz, urtarrilaren 7ko herri mobilizazio orokorrak dagoeneko 2.000 atxikimendu inguru bildu ditu», azaldu du ekimenak, ohar baten bidez.

«Iaz, Egin Dezagun Urratsa ekimenak deitutako manifestaldian, 2010eko azaroaren 13tik 2011ko urtarrilaren 8ra bitartean 5.500 sinadura inguru bildu zituen. Aurten, egun bakarrean, 1.500 atxikimendu. Ikusgarria eta kolosala izaten ari da», gaineratu zuten. Atxikimenduak jasotzeko webaren helbidea honakoa da: www.kolosalaizangoda.info. Bertan dago Egin Dezagun Bidea ekimenaren manifestua.

Alertan de que Oihana Agirre puede ser encarcelada

El Tribunal Supremo español ha ratificado la condena impuesta contra Oihana Agirre por la Audiencia Nacional de ocho años por su participación en el movimiento pro-amnistía, por lo que este colectivo alertó de que puede ser encarcelada en cualquier momento. El movimiento pro-amnistía recordó que Agirre fue detenida en 2007 por participar en una rueda de prensa en defensa de los derechos de los presos políticos y que pasó un año en prisión preventiva.

Por ello, calificó la decisión del Supremo de «grave ataque a los derechos políticos, pero además va en la dirección contraria que necesita Euskal Herria».

Por otra parte, ayer se registraron movilizaciones por los presos en Olazti (40), Tafalla (57), Gatika (12), Zornotza (90), Amurrio (80), Algorta (146, que denunciaron el juicio a Iker Beristain en el Estado francés), Ondarroa (208), Lekeitio (95), Amara (58), Getaria (41), Lezama (20), Deba (50), Lizarra (56), Legorreta (68), Bergara (50), Mundaka (16), Oñati (65), Ugao (37), Lazkao (70), Zarautz (203), Zizur (25), Hernani (245), Iruñea (380), Elgoibar (160), Bilbo (100), Arbizu (38), Donostia (160), Gasteiz (430), Berriozar (35), Etxarri-Aranatz (86) y Lezo (53). GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo