GARA > Idatzia > Kultura

Nabarralde saria jasoko du Benito Lertxundik Ziordian abenduren 3an

GARA | DONOSTIA

Datorren abenduaren 3an Nabarraldek Benito Lertxundi abeslariari omenaldia egingo dio Ziordian. Udaletxean izango da ekitaldia eguerdiko hamabietan. Nabarralde sariak Nafarroaren, eta oro har Euskal Herriaren, nortasuna defendatzeko eta sustatzeko egindako lanetan nabarmen aritu diren pertsona zein erakundeen lana goraipatzen du.

Lertxundi euskal kantagintza berriaren eta kulturaren bultzatzaileetako bat izan da bere hastapenetatik. Ez Dok Amairuko partaide zenetik. 47 urteko musika ibilbide oparoan Nafarroarekiko lotura estua erakutsi du sarri bere kantetan. Lurraldetasun guztien gainetik, Pirinioen bi aldeetako euskaldunak elkartu ditu musika bitarteko erabilita. Ahanzturan galdutako herri kantak berreskuratu ditu; bere abestietan herrialde desberdinen xarma gozagarria oparitu digu; erritmo berriekin eta ezohiko musika-tresnekin liluratu gaitu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo