GARA > Idatzia > Kultura

MEM JAIALDIA

«King Kong Truna» performance esperimentala, Guggenheimen

Guggenheim Museoak «King Kong Truna» izenburuko performance esperimentala eskainiko du gaur. Ikuskizuna Andres Blasco Truna artista valentziarrak sortua da, eta museoko Zero Espazioan ikusi ahal izango da. MEM Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdiak lagunduta antolatu dute 35 minutuko ikuskizuna. Antolatzaileek azaldu dutenez, Super 8 formatuan proiektatutako 1933ko «King Kong» filmaren laburtutako bertsio baten sonorizazioa da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo