EUSKADI LITERATURA SARIAK
«Eskerrik asko, satanizatuaren defentsa egin dutenei»
Azken momentura arte zalantzan egon ostean, Joseba Sarrionandiaren familia Euskadi Literatura Sarien banatze ekitaldian izan zen atzo, sortutako polemikak iraun bitartean ondoan izan dituztenak eskertu asmoz. Bere arrebak irakurritako eskutitzean, idazle iurretarrak esker hitzak eta «eskergabeak» izan zituen. «Euskaldunok hainbat alorretan arerioren lurrean bezala ibili behar izaten dugu», esan zuen, «satanizatuaren defentsa» egin dutenak eskertuz.
Ane ARRUTI | GASTEIZ
«Gure etxean, ume ginela, lan handia hartu zuen gure amak barkatzen jakin behar dela irakasteko, eskua ematen. Gaur ere, urte batzuk geroago, horretara gatoz», esan zuen Mariaje Sarrionandiak atzo Gasteizen egindako Euskadi Literatura sarien banatze ekitaldian. Bere anaia Josebaren izenean jaso zuen Mariajek urteko euskarazko saiakera onenaren saria, «Moroak gara behelaino artean?» lanagatik.
Azken egunera arte saria emango zioten ala ez airean mantendu zuen Blanca Urgell Kultura sailburuaren eskutik jaso zuen arrebak Jose Ibarrolaren oroigarria. Lakuak sariari dagozkion 18.000 euroak ordaintzea erabaki zuela-eta, familiak bertan egon nahi izan zuen, nahiz eta Urgelli egindako barkamen eta zuzenketa eskaerak erantzunik ez jaso. Ez ziren bakarrik izan. Bertan ziren eurek gonbidatuta eta ondoan eserita, aurrez joateari uko egin zieten Ainhoa Larrañaga epaimahaiburua eta Josu Bijuesca kidea. Baita, batzuk aipatze aldera, Jon Artatxo abokatua, Pamielako editore Pello Elzaburu, Elkar-eko Xabier Mendiguren, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari Ander Iturriotz eta Josebarekin Pott taldean aritutako eta bere hitzak hainbestetan musikatu dituen Ruper Ordorika ere.
Fisikoki ez izan ere, atzoko ekitaldian oso presente egon zen iurretarra. Arrebak irakurritako eskutitz batean eskerrak eman nahi izan zituen, «epaimahaiari, ausardiagatik. Eskerrik asko, baita ere, satanizatuaren defentsa egin dutenei, espainiar prentsan batez ere, non euskaldunok hainbat alorretan arerioren lurrean bezala ibili behar izaten dugun», esan zuen -kurioski, ordura arte «etarra» moduan definitzen zuten espainiar agentziek «idazle eta ETAko kide ohi» bezala deskribatu zuten ekitaldiaren ondorengo teletipoetan-.
Aurten irakurri dituen lau saiakera ere gogoan izan zituen Sarrionandiak; Koldo Izagirrek, Ignazio Aiestaranek, Patziku Perurenak eta Kepa Altonagak idatzitakoak, hain zuzen. «Irakurri ahala ikusi dut nire kezka eta larritasunak haienak ere badirela eta ez dutela sari hau ni baino gutxiago merezi».
«Gauza eskergabe batzuk ere aipatu nahi ditut», jarraitu zuen. «Prentsan esan da ez dudala gure herriko politikari buruz idazten, neure defentsan bezala. Baina `Moroak gara behelaino artan?' liburuko orrialde guztiak politikari buruzkoak dira. Ez kaleko edo prentsako ohiko eztabaiden terminoetan beharbada, baina sarrera historikoaren ondoren, batez ere azken 300 orrialdeak geure gatazka eta aukerei buruzko hausnarketak dira».
Eta horixe irakurtzeko deia egin zuen arrebak, Urgelli zeharka begiratzen zion bitartean: «Gonbidapen bat egin nahi dut Josebaren liburuak irakurtzeko, batez ere azken hau. Uste dut hausnarketa asko egiten direla eta beharbada denok egiteko bide bat emango digu, ados egon edo ez egon».
Saritu guztiak, berdin-berdin
Ordu batzuk lehenago, Gasteizko Legebiltzarrean izan zen Urgell, eta ez zuen ez barkamenik eskatu, ezta zuzenketarik egin ere, familiak eta EAko parlamentari Juanjo Agirrezabalak eskatu bezala. Une oro bere «administrazioari dagokion arduraz» jokatu zuela errepikatu zuen Kultura sailburuak. Bere esanetan, «idazlea eta bere obra banaezinak dira» eta «administrazio arduratsu batek ezin du zurrumurruen arabera jokatu». Gaineratu zuen kasu honetan Auzitegiak «konfirmatu» ziela «ez daukagula saritu gisa tratatzeko arazorik».
Egiaztatze horiek «hobeto» eta saria atxiki aurretik egin zitezkeela berretsi zioten bai Agirrezabalak, baita EAJko Leire Corrales legebiltzarkideak ere. «Arduragabekeria onartezin eta zentzugabekeria juridiko»-tzat jo zuen gertatutakoa Corralesek. «Sinestezina egiten zaigu prentsaren aurrera atera aurretik ez jakitea kargu guztiak preskribatuta zituenik, edozein abokaturi galdetzea besterik ez zegoen», esan zuen; «komunikazio estrategia soila iruditzen zaigu, hauteskundeak pasa eta bi egunera gainera». Agirrezabalak, berriz, gogorarazi zion dirua atxikitzeak «eragindako ondorio guztiak ekidin» zitezkeela.
Gaueko ekitaldiaren bukaeran berriro hartu zuen hitza Urgellek. «Gure literaturaren enbaxadore ezin hobeak izango dira», esan zuen saridunei buruz. «Sari hauek etxean egiten dena omentzeko balio dute, baina baita kanpoan harrotasunez erakusteko ere». Saritu guztiak ageri ziren esku-orrian, baina ez ziren denen biografiak ageri, Kultura Sailak nahiago izan zuen Joseba Sarrionandiaren kasuan bibliografia bakarrik erakutsi, argazkirik gabe.
«Iritsi da eguna, eta egunarekin gaua, ikur hau jasotzekoa. Luze, oso luze gertatu zaigu sari ematearen albistea jaso genuenetik une honetara artekoa. Egun batean saria eta bestean... beno. Hilabete eta erdiko ibilbide zaila izan dugu», esan zuen Mariaje Sarrionandia Josebaren arrebak.
«Orain urte eta erdi `Fikzioaren izterrak' izeneko liburuaz erditu nintzen», kontatuaz hasi zen Ur Apalategi (Paris, 1972). Berak jaso du aurtengo Euskarazko Literatura saria, hain zuzen, literatura, sari eta kongresuei kritika egiten dion ipuin bilduma horrexegatik. Umea «pixka bat koskortu eta argitaletxera eraman nuen sozializatzen has zedin; ez nekien ziur ondo hezia neukan, iruditzen zitzaidan lotsagabe xamarra ere bazela», jarraitu zuen. «Gonbidapenak jasotzen hasi zen irakurle taldeetatik eta lagundu egiten nion beti. Laster handitzen ari zela iruditzen zitzaidan, lasterregi. Beterriko lagunek saria eman ziotelarik, ni bezain garaia zela konturatu nintzen. Nerabezaroaren oldartze tipikoan sartu zen orduan, nire autoritatea etengabe arbuiatuz: lagunekin hobeto zegoela nirekin baino, ez zela gehiago nire umetxoa, besteek ere interpretatu zezaketela... Euskadi saria eman diotenetik, ohartzen naiz larderiaz zuzentzen zaidala, aita bat semeari zuzentzen zaion moduan eta buru bat kentzen didanez txintxo erantzuten diot...», esan zuen. «Lotsak ez banau akabatzen, ekitaldia amaitzean, fikzioaren izterren artetik sartu eta aitatxoren sabelera itzuliko naiz», bukatu zuen.
Miren Agur Meabek karabana batean doazen ama-alabak protagonista dituen «Errepidea» lanagatik jaso zuen Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria. Hirutan izan du Euskadi saria jasotzeko parada. «Lehenengo aldian nire ama zendu berriari eskaini nion, beti izan zuen susmoa idazten ni-ago izango nintzela; bigarrena, nire herriari, Lekeitiori eskaini nion, idazten dudan ia guztiaren atze-oihala delako; eta, hirugarren hau, nire irakurle guztiei eskaini nahi diet, handiak eta txikiak, euren irakurraldi eskuzabalarekin bidaide ditudanak».
Aparteko goraintziak izan zituen Sarrionandiarentzat, «zuk izkiriatu zenuelako izkiriatzen dugu», esan zion, «aspaldiko estratan zuk zabaldutako ogi apurren arrastoan, txoriak lez, eta zure hitzaren izarrari adi, talaian». A.A.
Jon Bilbao fue quien recibió el premio de la mejor obra literaria en castellano por «Bajo el influjo del cometa» (Salto de página) y se lo dedicó a sus padres, «por su apoyo, a veces silencioso pero siempre firme». Recordó que cuando trabajaba en una empresa, su madre se sentía orgullosa cada vez que le decían que estaba en una reunión. «Ahora siempre añade la coletilla de `ya no te invitan a reuniones'. Amatxu, creo que esto es mucho mejor y, además, puedo compartirlo contigo».
El galardonado por la mejor ilustración de una obra literaria fue Iban Barrenetxea, en este caso, por su trabajo en el libro «Bombástica Naturalis» (A buen paso). «Para vivir del cuento hay que trabajar mucho», bromeó, «pero es un privilegio poder trabajar en ello». Barrenetxea quiso agradecer el apoyo de su mujer, Marta, «la culpable de todo lo que pinto y hago». En cuanto al mejor ensayo en castellano, recibió el premio Iñaki Uriarte, por su «Diarios 1999-2003» (Pepitas de calabaza). Uriarte homenajeó a Michel de Montaigne, quien «bautizó con su obra todo un género literario». «Mi libro, mis diarios, son parte de su descendencia, que hoy ya es amplísima, pero cuyos vástagos siguen siendo particulares y únicos», dijo. El escritor confesó que tiene «un lugar de peregrinación personal», cerca de Burdeos, donde «en una sencilla torre de piedra del siglo XVI, Montaigne escribió frases como `Yo mismo soy la materia de mis libros'».
Para terminar, Karlos Zabala, quien recibió el premio a la mejor traducción al euskara por «Zubi bat drinaren gainean» (Elkar), agradeció expresamente a los amigos que fueron de viaje a Croacia y les pidió que trajeran una copia del original. «Pasaron todas las librerías de Zagreb y se dieron cuenta de que no encontraban ese libro tan `famoso' que yo les pedí, al mismo tiempo que el librero les fruncía el ceño cuando mencionaban a Ivo Andritx», explicó. «Había olvidado que en tiempo de guerra, en vez de bombas y armas, desde las trincheras se lanzan libros y escritores», dijo, recordando al escritor que imaginó, «paseando feliz por Belgrado cuando supo que le otorgaron el premio Nobel». A.A.