GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kapitalisten zorra ez dela ordaindu behar esan zuen Poutou NPAko hautagaiak

p014_f02_097x088.jpg

A.B. |

Philippe Poutou frantziar presidentzialetarako NPA alderdi antikapitalistaren hautagaia Baionan egon zen atzo, lan boltsan bilkura publiko batean parte hartzeko. Bere burua, Bordeleko Ford enpresako langile bezala aurkeztu zuen Poulouk lehenik, NPA alderdiak politika beste era batez egin nahi duela aldarrikatuz. «Hori da gure ezaugarri nagusienetariko bat. Ez gara beste hautagaiak bezala politikari profesionalak», azpimarratu zuen. NPAren ekonomia, sozial eta ekologia mailako urgentziazko programa goraipatu zuen, horrekin hautagaiak. «Ez ditugu zorrak ordainduko. Kapitalistek ordaindu beharko dituzte», nabarmendu zuen lehenik Poutouk proposamenak eginez.

Proposamenak

Zorra bertan behera utzi Europako banketxeen monopolio publikoa sortuz, aberastasunak banatu, langileen kanporatzeak debekatu, hamar urteren buruan nuklear ekoizpena gelditu eta soldata minimoa 1.600 eurotan kokatu aipatu zituen. Europa mailan indar harremana sortzeko beharra zegoela goraipatu zuen ere herrien borroken arteko batasuna sustatuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo