GARA > Idatzia > Kultura

SARI BANAKETA

David Tijerok irabazi du «Oihenart» aforismoen lehendabiziko lehiaketa

EHUk eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuak elkarrekin antolatutako “Oihenart” aforismoen aurreneko txapelketako irabazleak zeintzuk diren jakinarazi zuten atzo: David Tijerok jaso zuen lehendabiziko saria eta Antton Erkiziak bigarrena. Iñaki Etxeberriari, Juan Ramon Alberdiri eta Carmen Valoisi, aldiz, aipamen berezia egin zien Agustin Arrietak, Juan Kruz Igerabidek eta Fito Rodriguezek osatutako epaimahaiak. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin liburu bat osatu dute, “Iragana gero eta handiagoa da” izenburuarekin (saritutako aforismo baten izena da). Utriusque Vasconiae argitaletxeak ekoitziko du eta Durangoko azokan aurkeztuko dute, abenduaren 7an, 15.00etan. Lehen sariarekin, Tijerok «idazten jarraitzera animatzen zaituen berri horietako bat» jaso zuen. Adierazi zuenez, aforismoak bere poema askoren azpiegitura dira eta horregatik, ez zitzaion zail-zaila suertatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo