GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Metrokoadroka kolektiboak «Arra. Arraroa» eskainiko du Donostian

Metrokoadroka kolektiboak «Arra. Arraroa» antzezlana aurkeztu zuen atzo Donostiako Guardetxean. Antzezlan honek Donostia Kulturak ateratako Poltsiko Antzerkia Sorkuntza beka jaso du aurten, «Tripakiak» proiektuarekin eta iaz Artezblai argitaletxeak plazaratu zuen «Herio heroi» antzezlanarekin batera. Atzo ikusi ez zutenek datorren ostegunean beste aukera bat dute, Doka kafe antzokian 20.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo