GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira Lauko Txapelketa

Sokarri eta Badaiotz izan dira jardunaldiko onenak

Bizkaitarrak gizonezkoen bi multzotan nagusi izan ziren, eta arabarrak, berriz, emakumezkoetan.

p046_f01_148x108.jpg

Jon LEUNDA

Badaiotz eta Sokarri izan dira Euskal Herriko Lauko Sokatira Txapelketako asteburuko bi talderik onenak. Arabarrak emakumezkoetan nagusi izan dira, eta bizkaitarrak, berriz, gizonezkoen mailan izan dira onenak.

Emakumezkoen 260 kilokoan Badaiotz jaun eta jabe izan zen. Bi talde aurkeztu zituen, eta sailkapeneko lehen bi postuak eskuratu zituen. Hirugarren postua, berriz, Sakanak eskuratu zuen. Hiru jardunaldiko ligaxka izango da lehiaketa honetan, eta lehen ere Badaiotz bazen irabazteko faborito, lehen jardunaldia ikusi ostean, are garbiago geratu da hori.

Gizonezkoetan, 300 kilokoak lehiatu ziren, bi multzotan banatuta aritu ziren, eta bietan Sokarri izan zen onena. Lehenengoan, Sokarri A izan zen garaile. Lehia oso estua eta polita izan zen, baina Arrigorriagako taldea izan zen punturik gehien batu zuen taldea, eta beraientzat izan zen garaipena. Dena dela, bi multzoetan bi jardunaldi jokatu behar dira, eta gero bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finalera. Bat jokatu da eta bestea falta da; hori jokatutakoan erabakiko da auzia. Atzoko ezuste nagusia Abadiño izan zen, ez baitzuen oso lan ona egin.

B multzoan, Sokarri B gailendu zen. Lehia handia izan zen multzo horretan ere, berdinketa ugari izan baitziren. Irabazleek, ordea, lan bikaina egin zuten.

Nafarroakoa

Nafarroako Txapelketan ez zen ezusterik izan. Amaiur, mutiletan, eta Sakana, nesketan, izan ziren jardunaldiko onenak. Ekinaldi bat geratzen da lehiaketa amaitzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo