GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Avironek ez zuen Niorten ezer asko egiteko aukerarik izan

NIORT 4

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Avironek ezin izan zionbere bolada onari jarraipenik eman Niorten zelaian. Zuri-urdinek ez zuten horren gaizki jokatu, eta amaierako emaitza gehiegizkoa izan zen.

Lehenengo zatian etxekoak gehiago izan ziren, eta nagusitasun horri esker, lehen zatiaren erdian aurretik jarri ziren. Bigarrenean, nahiko azkar sartu zuten bigarrena, baina hortik aurrera baloia euskaldunena izan zen. Aukeraren bat izan zuten, baina ez zuten asmatu, eta partidako azken bost minutuetan beste bi gol jaso zituzten. Orain, zuri-urdinek beheko zuloan jarraitzen dute.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo