GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bergaran manifestazioa egingo dute gaur, auzipetuei babesa emateko

GARA | DONOSTIA

Elkartasun keinu asko jaso dituzte azken egunotan Korrikan presoen argazkiak erakusteagatik auzipetutako sei debagoiendarrek. Hain zuzen, gaur bertan gazteek Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratuko dute argazkien afera dela-eta. Horiei babesa adierazteko manifestazioa abiatuko da Bergarako plazatik 12.00etan, eta 19.30ean, auzipetuak Madriletik itzultzen direnean, batzarra egingo dute plaza horretan bertan.

Elkarretaratzeak

Elkartasun keinu handia izan zen astelehenean, herrietan egin ziren elkarretaratzeetan. Altsasun 54 pertsona bildu ziren presoen eskubideen alde, Ataunen, 25; Abadiñon, 17; Zaldibian, 15; Añorgan, 11; Gernikan, 50; Iurretan, 43; Euban, 7; Ondarroan, 51; Zaldibarren, 13; Laudion, 43; Otxarkoagan, 24 eta Trintxerpe eta Pasaia San Pedron, 25.

Halaber, Iruñeko Sarasate pasealekuan torturaren aurka 98 pertsona bildu ziren eta Bilbon, San Inazio eta Deustu artean, 60 pertsonak giza katea egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo