Euskararen jabetzan Haur Hezkuntzak duen garrantzia landuko dute
GARA | DONOSTIA
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hezkuntzari Buruzko VI. Jardunaldia aurkeztu zuen atzo. Azken urteotan egindako bideari jarraituz antolatu du Kontseiluak jardunaldia. Donostiako Miramar jauregian egingo du abenduaren 16an, «Haur Hezkuntzaren garrantzia euskararen jabekuntzan eta garapenean» izenburupean. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok eta Hik Hasi elkarteko Arantxa Urbek aurkeztu zuten.
Paul Bilbaok ikasleak euskalduntzeko Kontseiluak egiten duen proposamena azalduko du, eta Salamancako Unibertsitateko, EHUko eta Mondragon Unibertsitateko irakasleek 8 eta 50 hilabete arteko haurrekin egindako ikerketaren emaitzen berri emango dute, «Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzeko KGNZ tresna».