GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eutanasia

Bonnemaison medikuaren kasua Bordeleko Elkargoak aztertuko du

Frantses Estatuko Mediku Elkargoak Nicolas Bonnemaison medikuaren azalpenak entzun ditu aste honetan, eta azkenean, prozedura Akitanian bertan aztertzea erabaki du. Behin sendagileari entzundakoan, barne prozedura Parisetik ala Bordeletik jorratu erabaki behar zuen Mediku Elkargoak. Baionako ospitalean ustez izandako bederatzi eutanasia kasuren erantzule izateagatik salatu zuten Bonnemaison. Bere mediku jarduera eteteko agintzea erabaki zuen joan den hilabetean Estatu frantseseko Lan eta Osasun Ministerioak, Gizarte Aferetarako Ikuskaritza Orokorrak Lapurdiko erietxean eginiko barne ikerketan oinarritutako txostena aintzat harturik. Lehen salaketa iragan abuztuan egin zen, eta geroztik libre dago Bonnemaison, baina kontrol judizialpean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo