GARA > Idatzia > Kultura

Pako Aristik eta Jose Luis Zumetak haur literatura sortu dute lehen aldiz

GARA | DONOSTIA

Scott Barberena bakarrik dago bere gelan; ahulak ditu hankak, eta ezin du handik mugitu; gainera, aita etxetik betiko joan dela uste du. Hala, bere gelako gauzekin hasiko da tratuan: erloju batekin, gizontto batekin, itsasontzi, itsasargi batekin... Denen artean plan bat egingo dute mutila laguntzeko: itsasoratu eta Scotten aitaren bila joango dira Pernambucora.

Fantasiara hegan egiten duen baina, aldi berean, errealitatean mantentzen den istorio berria kaleratu du Pako Aristik: «Scott Barberenaren bizitzako lehen pausoak». Gainera, liburu berri honetan ilustratzaile berezia izan du lagun Aristik, marrazkiak Jose Luis Zumeta pintore ospetsuak egin baititu. Hala, liburu koloretsu bat osatu dute bien artean, amets gisako denbora-pasa dirudiena. Lankidetza honen sortzailea Zumetaren Monika alaba izan zen; berak proposatu zion Aristiri bere aitarekin lan egiteko, eta noski, Aristik baiezkoa esan zion.

Istorioan zehar hainbat gai jorratzen ditu Aristik, hala nola garaile izatea edo derrotatua izatea zer den gizartearen begitan eta zer den benetan; irudimenaren indarra; gaixoaren errealitatea...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo