GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Larretxea Tolosan egongo da, apusturen bat egiteko asmoarekin

J.L.

Donato Larretxea gaur arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Tolosako Kantabriko tabernan egongo da, ea norbait azaltzen den, apustu bat egin ahal izateko akordioren bat ixteko asmoarekin.

Nafarroako txapelduna edozeini 30 kana-erdikotara jokatzeko prest dago. Hori bai, enborrak berak eramanda, eta 12.000 eurotik gora jokatzekotan. Apustua martxoaren hasiera aldera jokatuko lukete.

Hori da berak egin nahiko lukeena, baina ikusi beharko da ea norbait agertzen den, eta akordioa bere horretan ixten den, edo beste era bateko proposamen bat agertu eta hura itxiko duten. Larretxeak orain dela bi aste herrialdeko txapela lortu zuen, eta sasoiko dagoela erakutsi zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo