GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Nafarroako Txapelketa

Txapela jantzita amaitu dute urtea Amaiurrek eta Sakanak

Gizonen 600 kilokoan eta emakumeen 390 kilokoan gailendu ziren, hurrenez hurren, lehen jardunaldian, eta bigarrenean ere besteen gainetik ibili ziren.

p031_f01_148x95.jpg

Jon LEUNDA

Amaiurrek eta Sakanak jantzi dituzte Nafarroako Txapelketako azkeneko txapelak. Lehenengoak gizonezkoen sailean lortu du garaipena, eta bigarrenak, berriz, emakumezkoenean.

600 kiloko bigarren eta azken jardunaldian ez zen ezusterik izan; Amaiurrek lortu zuen garaipena, Berriozar, Amaiur B eta Txantrea atzetik zituela. Sailkapen nagusian, Amaiur A taldeak 8 puntu batu ditu, eta beretzat izan da txapela. Bigarren Berriozar sailkatu zen 6 punturekin, eta hirugarren, podiuma osatuz, Amaiur B 4 punturekin. Txantreak 2 puntu besterik ez ditu lortu, eta azkeneko postuan amaitu du.

Emakumezkoetan, Sakana eta Berriozar bakarrik lehiatu dira, eta bigarren jardunaldian ere Sakanak irabazi zuen. Berak eraman du, beraz, txapela. Aurtengo lehiaketako protagonista nagusia, ordea, Amaiur izan da, parte hartu duen pisu guztietan txapela jantzi baitu, eta hori ez da kasualitatea. Mutiletan 600 zein 640 kilokoan izan da onena, eta mistoan, berriz, 420 kilokoan. Laugarren txapela, berriz, Sakanarentzat izan da.

Lauko Euskadiko Txapelketan, berriz, gizonezkoen saileko 300 kiloko azken jardunaldia jokatu da, eta Sokarri A eta Abadiño B izan dira jardunaldiko bi talderik onenak. Bi horiek finalean aritzeko txartela ere lortu dute, eta horiekin batera, Amaiur A, Ibarra A, Amaiur B eta Sokarri B ere sailkatu dira. Nesketan, Badaiotz izan da talderik onena.

Apusturik ez

Oraingoz ez da aizkora apusturik jokatuko. Larretxeak egindako deiari erantzun zion Olasagastik, baina ez zuten bien arteko akordiorik lortu.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo