Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
Ikus-entzunezkoen sortzaileek beren lekua dute gaurtik aurrera Durangoko Irudienean
GARA | DURANGO
Gaurtik hasi eta azoka amaitu artean, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileen gunea zabalik da, Irudienea euskaraz sortutako ikus-entzunezkoen erakusleku zein ikus-entzule eta sortzaileen topaleku izan nahi duen proiektu berria. Horretarako, azokaren eta Ahotsenearen artean, 40 lagunentzako aretoa duen autobus bat jarri dute. Bideo-klipek, film laburrek, fikzioak, animazioak, dokumentalek eta film luzeek izango dute beren aukera. Aurten, gainera, gonbidatua kultura galegoa denez, sortzaile galiziarrek ere izango dute beren sormen lanak aurkezteko aukera.
Hala, gaurkoa programazio berezia izango da: 12.00etatik aurrera euskarazko zinemaren maratoia hasiko da 20.00ak arte. Hala, «Marmaduke», «Percy Jackson», «Ice Age3» eta A-Taldea filmak proiektatuko dira.