Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka
ŤAktibistať Euskal Herriko lehendabiziko transmedia filmak standa dauka azokan
GARA | DURANGO
«Aktibista» filmak, Euskal Herrian egindako lehenengo crowdfunding eta transmedia pelikulak, stand bat dauka Durangoko Azokan, eta gainera, crowdfunding bonoak saltzen ari dira. Argitu dutenez, crowdfunding-a ekarpen indibidualetan oinarritutako finantziazio kolektiboa da, proiektu bat aurrera eramateko helburuarekin. Inbertitzen dutenek proiektu horren babesle bihurtzen dira eta horren truke, zerbait jasotzen dute. Finantzazio modu hau era guztietako sektore eta plataformetan erabiltzen da gaur egun; blogak, egunkariak, musika edo zinema. Azokan dagoen proiektu berritzailenetariko da «Aktibista» filma. Erakusmahaia Barrenkale 19n dago, atseden gelaren ondoan, eta Alejandro Urrosolo, pelikularen zuzendaria, bertan egongo da ostegunean.