GARA > Idatzia > Ekonomia

Gizon bat zauritu zen atzo Erroman, elkarte batera bidalitako lehergailu baten ondorioz

GARA | ROMA

Equitalia enpresa italiarrak Erroman duen egoitzara bidalitako lehergailu batek gizon bat zauritu zuen atzo. Zauritua enpresako zuzendaria da, Marco Cuccagna, eta ikerketen arabera, lehergailua berari zuzendutako gutun-azal batean zegoen. Gutuna 12.30 aldera jaso zuen Cuccagnak, eta eztandaren ondorioz eskuak eta aurpegia zauritu zituen.

Equitalia zerga eta isunak biltzen dituen enpresa publikoa da. Erromako Fiskaltzak gertaerak argitzeko ikerketa abiatu du eta iturri polizialen arabera, erasoaren erantzulea ostegunean Deutsche Bank erakundeko kontseilariari lehergailua igorri zion talde bera izan daiteke. Josef Ackermann banku alemaniarreko kontseilariak ere gutun-azal batean jaso zuen lehergailua. Talde anarkista batek bere gain hartu zuen osteguneko erasoa. Polizia bigarren erasoa argitu nahian dabil orain.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo