Trontza
Kortaberrik eta Agarretxikik omenaldia jasoko dute Mendaron
J.L.
Kortaberrik eta Agarretxikik omenaldia jasoko dute gaur eguerdian Mendaron. Trontza munduan izen handia izan zuten, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelak bi aldiz jantzitakoak baitira. Ekitaldia 12.30ean hasiko da herriko pilotalekuan.
Bertan, aizkolariak, trontzalariak, lokotx-biltzaileak, harri-jasotzaileak izango dira erakustaldiak egiteko asmotan. Besteak beste, Arrospide, Larretxea, Mugertza, Izeta, Astondoa, Arana anaiak, eta beste hainbat kirolari ezagun arituko dira lanean jo eta su. Hala ere, bertan izango den desafio bereziak piztu du eguneko ikusminik handiena. Xebastian Lizaso eta Sonia, herriko alkatea, Andoni Egañaren eta Nerearen aurka neurtuko baitira trontzan.