baiona
Euskaltzaindiak Chahori buruzko jardunaldiak antolatu ditu
Agosti Chahoren jaiotzearen bigarren mendeurrena da aurten, eta horren karietara, eta Chahori omenaldia eginez, Euskaltzaindiaren Literatur Ikerketa batzordeak jardunaldiak antolatuko ditu datorren abenduaren 16rako, Baionako Iker zentroan: «Agosti Chaho eta erromantizismoa Euskal herrian». Goizeko hamarretatik arratsaldeko seiak arte aldizkatuz joanen dira hainbat hizlari. Beñat Oiharzabalen hitzaldiak irekiko ditu jardunaldiak, eta «Chaho eta euskal gramatika» gaia jorratuko du bertan.