GARA > Idatzia > Kultura

«Bizkarra zainduz», arte eskolara itzuli da Eduardo Hurtado Windsorren

A. ARRUTI | BILBO

Eduardo Hurtadok Bilboko Windsor Kulturgintzako aretoa bere tailer edo hausnarketarako «eskola» bilakatu du azken bi hilabeteotan. Bazar batean topatutako diapositiba batzuetatik abiatu eta gertuko ezagunekin izandako solasaldiekin osatuz joan da bere sorkuntza lana.

«The Back School» edo bizkarraren eskola titulua dute diapositibek eta ideia hori baliatu du Hurtadok. «Asko gustatzen zait horrelako bitxikeriak biltzen dituzten lekutara joatea eta diapositiba hauekin egin nuen topo. 70eko hamarkada hasierakoak dira eta obreroentzako klase magistral modukoak dira, bizkarra nola zaindu irakatsiz. Nola jarri posizio egokia, kirola egin behar duzue... Baina guztia lanean aplikatu dezaten», azaldu zuen Hurtadok. «Azkenean euren gorputza makinaren luzapen bihurtu dezaten erakusten diete. Horrek guztiak sistema kapitalistarekin duen lotura aztertu dut alde batetik, baina hasieratik inolako helbururik gabe. Diapositibak `Back School' izena dute, bizkarraren eskola, eta horrekin jokatu dut, niretzako ere eskolara bueltatzea izan delako».

Gauza txikiak sortuz joan da, koadro bat, idatzi bat, bideo bat... Prozesua bera erakusgarri bilakatuz. Izan ere, emaitza, bukatzean sortu duena, jaso egingo du bi egunetan. «Desertuaren erdian `Gora Franko' oihukatzea bezain baliotsua dela ere esan didate», esan zuen atzo. Aste batzuen buruan hausnartuko omen du guztiak zertarako balio izan duen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo