GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Avironek Amlin Challengeko partida jokatuko du London Waspsen zelaian

Final-laurdenetarako txartela jokoan izango du gaur Avironek London Wasps taldearen zelaian. 20.45etik aurrera jokatuko den partida irabazi edo berdintzen badu, multzoko lehen postua ia eskuetan izango luke. Galtzen badu, berriz, geratzen diren beste bi partidetan erabaki beharko du. Pasa den larunbatean irabazi egin zieten ingelesei eta multzoko lehen postuan daude baionarrak, 13 punturekin, eta London bigarren, lau gutxiagorekin. Galduta ere, puntu bat lortzeak sekulako garrantzia du, horrekin lehen postuari eutsiko baitio Avironek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo