Epaiketa politikoak amaitzeko eskatu diote Madrili eta Parisi
Auzoko preso politikoak izan zituzten gogoan atzo Iruñeko Donibane auzoan, eta bereziki, Garazi Autorren eta Egoi Irisarriren espetxealdi prebentiboa behingoz amaitzeko eskatu zioten Madrili. Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean, Josu Esparzaren askatasuna eskatzeko batu ziren, Eleak mugimenduak deituta. Donostiako Ibaetako campusean, berriz, mugimendu feministek egingo dute barau txanda.
GARA | IRUÑEA
Iruñeko Donibane auzoko herri bilguneak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo, bizilagunek espetxeetan bizi duten egoeraz ardura azaltzeko. Egoi Irisarri eta Garazi Autor gazteak izan zituzten bereziki gogoan, eta pairatzen duten espetxealdi prebentiboa salatu zuten. Gogorarazi zutenez, iaz atxilotu zituzten biak eta torturak jasan ostean espetxeratuak izan ziren. Prentsaurrekoan zen, besteak beste, Marine Pueyo, ezker abertzaleko kidea eta Autorren ama. Espetxealdi prebentiboa estatuek euskal gizarteari «xantaia» egiteko erabiltzen dutela eta «epaiketa politikoak» behingoz amaitzeko garaia dela aldarrikatu zuten. Ondorioz, dei egin zuten bihar, 19.00etan, Donibane auzoko Azuelo plazan egitekoa den elkarretaratzean parte hartzera, baita jarraian Alde Zaharrean burutuko den enkarteladan parte hartzera ere.
Auzoko beste preso politiko batzuk ere izan zituzten gogoan, eta Iñaki Etxeberria, «larriki gaixo» egon arren, oraindik ere espetxeratuta daukatela salatu zuten. Iñaki Errok, berriz, 24 urte darama espetxean, gogorarazi zutenez, «Parot doktrina» ezarrita. Horren arduradun nagusiak frantziar eta espainiar estatuak direla ohartarazi zuten, eta «gure auzoko preso politiko guztiak euren etxeetatik ehunka kilometrotara sakabanatuta edukitzea» egotzi zieten.
Esparza askatzeko eskaera
Bestalde, Nafarroako Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzaren aurrean elkartu ziren Eleak mugimenduak deituta, Josu Esparza berehala askatzeko eskatzeko. Gobernu Ordezkaritzako titularra den Elma Saizekin biltzeko asmoa zuten, baina datorren astera arte atzeratu diete zita. Esparzaren senideak bertan izan ziren, baita Maiorga Ramirez eta Barkartxo Ruiz legebiltzarkideak edo Txelui Monero ezker abertzaleko kidea ere.
Juan Jesus Soria Eleak mugimenduko bozeramaileak azaldu zuenez, beren jarduera politikoagatik kartzelatuta dauden nafarren zerrenda handitzera pasatu da Esparza.
Esparza bakartuta daukatela salatu zuen Soriak, baita amari bisita ukatu egin diotela ere. Era berean, gizartea ez dela besoak gurutzaturik geldituko, eta jada 600 lagunetik gora Esparzari elkartasuna agertuz autoinkulpatu direla azaldu zuen.
Baraualdia erdira iritsi da
Egin Dezagun Bidea ekimenak aste osorako antolatu duen txandakako baraualdia eta mobilizazioa bidearen erdialdera iritsi dira gaur, eta mugimendu feministei dagokie txanda hartzea. Donostiako Ibaetako campusean hamabi orduko baraualdia egingo dute. Bihar alderdi politikoen eta instituzioek hartuko dute lekukoa. Gipuzkoako Aldundiko ordezkaritzak ez ezik, Donostiako Udaleko gobernukideek ere baraua egingo dutela jakinarazi zuten atzo, beste hainbat udaletxetan egingo duten bezala. Horretaz gain, Udal Gobernuak euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo duela ere iragarri zuten. Bulebarrean bilduko dira, 12.00etan.
Atzo irakaskuntzari tokatu zitzaion mobilizatzea eta ikasle nahiz irakasleak atera ziren kalera.
Egin Dezagun Bidea ekimenak antolatuta, euskal preso politikoen eskubideen alde aste osorako prestatutako baraualdi eta mobilizazioa aurrera doa. Atzo, irakasle eta ikasleen txanda izan zen, eta gaur, bidearen erdira iritsita, talde feministena.
Intza Oxandabaratz y Julen Mujika, detenidos el martes en Donibane Garazi se encontraban ayer en una comisaría de Burdeos, donde pudieron ser asistidos por sus abogados. Ésa, junto a que por la tarde iban a ser trasladados a París, fue la única noticia que trascendió en la jornada de ayer.
Mientras, siguen sucediéndose las reacciones por los arrestos. Así, para Batasuna, se trata de una «provocación irresponsable» por parte de París. AB se preguntaba por el «sentido que tienen tras la Declaración de Aiete, la de ETA y la marcha de Baiona».
El gobierno municipal de Donostia, de donde es natural Mujika, considera «incomprensible» que en el actual contexto «sigan aplicándose fórmulas del pasado». Lamenta «la respuesta negativa de París al proceso de resolución» y le conmina a «dejar la represión» y atender «el mandato de dar pasos» reflejado en la Declaración de Aiete y secundado por la mayoría social vasca.
Decenas de personas exigieron en Garazi la puesta en libertad de los dos detenidos, al igual que 60 lo hicieron en Pasai Donibane. A.M.