GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Kutxen ezaugarri nagusia gizartearen zerbitzuko -eta ez haren kalterako- jarduerak dira

Kutxen inguruan izan den eztabaidan haien funtzioa izan da hizpide nagusia. Kontrol publikoaren peko erakunde horiek gizartearen zerbitzuko jarduna dute -izan beharko lukete- zeregin nagusia. Eta zeregin horrek, herritarren izenean eta haien zerbitzuan burutua, etikoa izan behar du. Azken urteotan inoiz baino argiago agertu da finantza konpainia pribatuen jokaera zitala. Eurek eragin dute finantza eta ekonomia krisia eta eurak ari dira eragozten hura gainditzea. Ustez, kutxak konpainia horietatik bereizten dituena beren jokaera etikoa da, beren funtzio soziala. Halere, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko kutxak, SETEM gobernuz kanpoko erakundearen arabera, ingurumen eta gizarte eskubideak urratzen dituzten energia eta defentsa enpresa zenbaitetako partaide dira. Enpresa horiek ingurumena kaltetzen dute, Latinoamerikan gizarte eskubideak urratzen dituzte, zerga-paradisuetan sozietateak dituzte edo industria militarrean jarduten duten enpresetan finantza eragiketak egiten dituzte. Kutxok bat egitear daude, eta fusio hori onuragarria izango da seguruenik, baina ez da onargarria SETEMek salatu duen jardunari eustea, eta hori zuzentzea ordezkari politikoen ardura da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo