GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Profesional berri baten debuta, gaur, Beotibarren

Joseba Ezkurdia, atzelari gorputzeko aurrelari berria

Arbizukoak jubenilak arte atzeko koadroetan jokatu zuen, eta azken urtean hamabi txapel irabazi ditu.

p039_f01_148x116.jpg

Jon ORMAZABAL

Igandean Zumarragan jantzitako DV txapelketaren garaipena ospatzeko betarik gabe, gaur arratsaldean egingo du Joseba Ezkurdiak -Arbizu, 1991/04/22- profesionaletako debuta, Iñigo Pascual atzelari duela, Mikel Idoateren eta Miguel Merinoren aurka. Herriko lagunen babespean, bi autobus bete dira Arbizun eta autoz ere beste asko hurbilduko dira Tolosara, afizionatu mailan erakutsitako dohainak profesionaletan erakusten saiatuko baita Sakanakoa gaurtik aurrera, onenen artean.

Berak kontrakoa dioen arren, «urrutira joan gabe igandeko finala irabazteko sekulako lan pila egin behar izan genuen eta larri-larri ibili ginen», afizionatu maila txiki samar geratu zaiola emango du jauzia Ezkurdiak. Zenbakiek behintzat, hala diote, 2010eko irailetik jokatutako hamalau txapelketetatik, hamabi irabazi baititu. Iazko DVko finala eta aurten Mallabiko Biharko Izarrak izan dira ihes egin dioten lehiaketak, baina orain egun gutxi kendu zuen iaz galdutako finalaren arra eta Espainiako buruz buruko txapelketa, Munduko Kopa eta Antiguako edo Elgetako txapelketa entzutetsuak ere irabazi ditu. Azken horretan, gainera, aurten bertan debuta egin eta Bigarren Mailako Lau eta Erdikoa irabazi duen Aitor Mendizabali irabazi zion finalean, 22-15eko emaitzaz.

Aurrekari esanguratsua izan daitekeen arren, Ezkurdiak poliki-poliki joan nahi du, eta momentuz, «ikasi eta disfrutatzea» dira bere buruari jarri dizkion helburuak. «Aitorrek debutatu eta hilabete batzuetara jantzi zuen txapela, ikusi da badagoela halakorik egitea, baina oraindik ez dut horretan pentsatu nahi eta lanean jarraitu beharra daukat», adierazi zuen.

Aldaketa eraginkorra

Ezin zuen bestela izan eta bere 1,91ko altuerak baldintzatzen duen pilotaria da Joseba Ezkurdia. «Jende asko harritu egiten da eta pentsatzen du atzelari jokatu beharko nukeela, baina aurrean moldatzen naiz eta hor jarraituko dugu. Esaten dute sakea eta bolea ditudala onak eta pilota abiadurarekin erabiltzen dudala. Beste aldean, desplazamenduetan eta defendatzeko garaian ditut zailtasunak. Baina horretan ari gara lanean».

Dena dela, Joseba Ezkurdiaren hastapenak atzeko koadroetan izan ziren. «Txikitan txarra nintzen oso, ez nuen ezer irabazten, kadeteetan ere ez. Jubeniletan hasi nintzen aurrean jokatzen. Klubean Bergera arruazuarrarekin jokatzeko aurrelari bat behar zen, niri tokatu zitzaidan eta hortik aurrera beti aurrean jokatu izan dut. Gorputza ere orduan aldatu zitzaidan, motzagoa eta potzoloagoa bainintzen ordura arte», gogoratu du.

Aldaketa horiek guztiek bultzatuta entrenamenduak ere serioago hartzen hasi zen Ezkurdia eta emaitza onak ere berehala heldu ziren, jubeniletan Nafarroako hiru txapelak, lau eta erdian, buruz buru eta binaka, urte berean irabazteraino. Entrenatzeko lagunen gabeziak, betiko Arbizuko taldea utzi eta Iruñeko Oberenan sartzera eraman zuen gero.

Berehala deitu zuen Ezkurdiak Asperen arreta eta hilabete batzuk daramatza enpresako beste zenbait kiderekin entrenatzen. Arlo fisikoan, Aritz Altadillen esanetara, Irujo, Beroiz eta Ongayren taldean. Pilotalekuko saioak aldiz, Jaunarena, Zabaleta, Ladis Galarza eta abarrekin.

«Orain beste mundu batean sartuko naiz. Entrenamenduetan behintzat alde handia nabaritzen da, hor dauden guztiak onak dira, afizionatuetan onenak izandakoak ere bai, eta hor denek jokatzen dute».

Sexto debut, tercer delantero, del año

El cuadro de pelotaris profesionales está sufriendo una auténtica revolución en los últimos años en Aspe y Asegarce, donde los llamados «pelotaris de empresa» cada vez tienen menos protagonismo y se apuesta por grandes estrellas consagradas o jóvenes valores que apuntan maneras de ser futuras estrellas.

Así, en la temporada en el que han dejado el profesionalismo en las grandes empresas pelotaris como Rubén Beloki, Oier Zearra, Eskudero, Iñigo Diaz, Aratz Mendizabal, Pablo Urrizelki o Jabi Oteiza, que no seguirá en las filas de Asegarce, el de Joseba Ezkurdia será el sexto debut de este 2011. Hasta hoy han dado el salto a profesionales este año Aretxabaleta, Tainta y Untoria por parte de Asegarce y Aitor Mendizabal y el ahora lesionado José Javier Zabaleta en Aspe.

En dos años, son hasta 13 las caras nuevas del cuadro profesional de las grandes empresas, ya que en 2010 fueron hasta siete los nuevos profesionales. Rico IV, Lemuno y Albisu por parte de Asegarce y David Merino, Larrinaga, Gorka y Jaunarena por parte de Aspe, debutaron el año pasado. J.O.

Aldaketa

«Txikitan txarra nintzen oso, ez nuen ezer irabazten, kadeteetan ere ez. Jubeniletan hasi nintzen aurrean jokatzen, klubean Bergerarekin jokatzeko aurrelaria behar zen eta niri tokatu zitzaidan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo