GARA > Idatzia > Euskal Herria

Burrunbada Donostiako Uxotegi gaztetxearen itxiera salatzeko

GARA | DONOSTIA

Joan den astelehenean Ertzaintzak Donostiako Alde Zaharreko gaztetxea itxi izana salatzeko, burrunbada antolatu dute gaur, 20.00etan, Konstituzioa plazan. Bihar, berriz, gaztetxearen itxieragatik haserrea adierazteko 18.00etan Bulebarretik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute Uxotegiko gazteek.

Azken bi hilabeteotan «auzoari bizia emateko» eta gazteei aisialdirako alternatibak eskaintzeko «ilusioz» egindako lana zapuzteko saiakera ere salatu dute gazteek. Hogei urtez itxitako etxea erabiltzeagatik jasan dituzten «presioen, gaitzespen eta gezurren» gainetik lanean jarraitzeko asmoa ere agertu dute.

Beste okupazio bat Amaran

Bestalde, ostiralaz geroztik Amarako gazteak auzoko komun publikoak hartzen zituen eraikina okupatzen eta txukuntzen ari dira, «eraikin publikoari erabilera publikoa» emateko asmoarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo