GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

IDI-PROBAK

Hamabost uztarri neurtuko dira Leioako kintopekoen lehiaketan

Atzo abiatu ziren Leioako kintopekoen idi-probak, eta larunbat arratsaldean emango zaie amaiera. Guztira hamabost uztarri neurtuko dira. Gaur, Soarteren, Anaitzen, Etxetxoren eta Goietasen idi pareak neurtuko dira. Bihar, Etxebarriaren, Txapasen eta Illarretaren uztarriak. Bi egunotan 21.00etan hasiko dira ekinaldiak. Azkeneko saioa larunbatean jokatuko da, 17.00etan hasita, eta orduan Ixidroren, Bilbaoren, Lopategiren eta Alegriaren idi pareak arituko dira nor baino nor. Garaipena eskuratzen duenak 1.200 euro, garaikurra eta mantak eraman ahal izango ditu etxera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo