ESZENAK
Ardo dastatzea eta artea elkarrekin izango dira Elorrioko Arriola antzokian
Gaur, Elorrioko Arriola antzokian, ardo dastatze-saio berritzaile bat taularatuko da. Bertan, dastatzeaz gain, antzerkia, zuzeneko musika, pintura eta poesia uztartuko dira. Dastatze saio berezi hau Mikel Garaizabal enologo/sommelierrak zuzenduko du, bere Banda Basotik-ek lagunduta (abeslari batek, aktore batek, margolari batek eta poeta batek osatua). Bost ardo dastatuko dituzte eta enologoak ardo bakoitzaren bertuteak azaltzen dituen bitartean, artistek beren ikuspuntuak landuko dituzte. Abesti bidez, antzeztuz, margotuz eta poesiaz, ardoaren dimentsio totala eskainiko dute, zentzumenetatik haratago helduko dena. Saio berezi hau 18.00etan izango da euskaraz, eta, 20.00etan, berriz, euskaraz eta gaztelaniaz.