GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Izana eta izena berreskuratzea da talde batzuen ametsa eta helburua

Izenak eta izanak ez dute esan nahi taldea beti punta-puntan ibiliko denik, eta Euskal Herriko zenbaiti horixe gertatu zaie. Izena izaten jarraitzen dute, baina lehen euskal futbolean garrantzitsuak izan baziren ere, une honetan beste talde apal askoren parean dabiltza.

p034_f01.jpg

p034_f02jpg.jpg

p034_f03.jpg

p034_f04.jpg

Jon LEUNDA

Izena eta izana handia dituen talde bat baino gehiago gaur egun Euskal Herriko maila apaletan ikus dezakegu. Herrialde bat baino gehiagotan ari da gertatzen, eta gerora ere gertatuko da, eta krisiak lanean jarraitzen baldin badu, agian ezuste bat baino gehiago ere izango dira. Talde batzuk Bigarren Mailara ere iritsitakoak dira, beste batzuk Bigarren B Mailara, eta Bigarren Mailarako igoera fasea ere jokatutakoak, orain, ordea, guztiak lurraldeko mailetan ari direnak. Behin Hirugarren Mailatik jaitsiz gero, badirudi desagertu egiten direla mapatik, baina guztiek lanean jarraitzen dute; izana berriro berreskuratzeko asmotan batzuek, eta beste batzuek, berriz, gazteei kirola egiten laguntzeko asmoarekin soilik.

Bizkaian, Santurtzi, Erandio, Indautxu, Bermeo edo Getxo aurki ditzakegu. Lehen, Bigarren eta Bigarren B Mailetan ibilitakoak, eta egun Bizkaiko Ligan ari direnak denak. Gipuzkoara begiratuta, Touring dago baldintza berdinetan, edo Aurrera Vitoria eta Amurrio Araban. Lapurdin, berriz, Arin Luzien, Ipar Euskal Herriko talderik onena izatera ere iritsi zen, baina gaur egun maila apaletan dabil talde zuri-beltza.

Erandio talde garrantzitsua izan da, bai Bizkaian eta bai Euskal Herrian ere. Une honetan Bizkaiko Ohorezko Mailan ari bada ere, Bigarren Mailan ere jokatutakoa da, nahiz eta aspaldi izan zen, 1949. urtean lortu baitzuen hori. Ondoren urte txarrak ere izan ziren talde zuri-urdinean, baina 80-81 denboraldian Bigarren B Mailara igo zen. Garai hartan bi multzo besterik ez ziren, eta orain baino gogorragoa zen. Behin Bigarren B Maila galduta hasi zen Erandioren beherakada, eta ordutik burua altxatu ezinik dabil. Klub bezala, herrialdeko garrantzitsuenetakoa izaten jarraituko du, eta saiatuko dira lehengora itzultzen.

Santurtzik ere izen handia du Bizkaian eta Euskal Herrian, lortutako emaitzak hori esaten baitute. Hauek ere Bizkaiko Ohorezko Mailan dabiltza, baina helburua ahalik eta azkarren Hirugarren Mailara itzultzea izango da. Moreek lan handia egin zuten beheko mailetan, baita Hirugarren Mailan ere, ez baita ahaztu behar 70eko hamarkadaren erdira bitarte ez zegoela Bigarren B Mailarik, eta Hirugarren Mailan lau multzo besterik ez zirela. Bigarren A Mailarako igoera faseetatik gertu ibili ostean, eta lurraldeko mailetan beste denboraldi batzuk pasatu ostean, 80ko hamarkadan itzuli zen Hirugarren Mailara, eta han hasi zen gorakada, 88-89 denboraldian Bigarren B Mailarako igoera lortuz. 92-93 denboraldian, ordea, maila galdu zuen, eta nolabait esan daiteke hortik aurrera ez dela lehengoa izan. Hirugarren Maila eta lurraldeko mailen tartean ibili baita talde bizkaitarra. Orain Ohorezko Mailatik, gora begira jarraitzen dute, eta ea ahalik eta azkarren lortzen duten helburua.

Bermeo FT da Bizkaiko beste talde garrantzitsuetako bat, eta hauek ere lurraldeko Ohorezko Mailan dabiltza. Taldearen unerik politenetakoak 90eko hamarkadatik aurrera etorri ziren. 1993. urtean lortu zuen Bigarren B Mailarako igoera, eta hor urte onak egin zituen. Gorritxoek zazpi denboraldi egin zituzten maila horretan, eta urterik onena 1999koa izan zen, Bigarren Mailarako igoera fasea jokatu baitzuten. Hurrengo urtean, ordea, Hirugarren Mailara jaitsi ziren, eta hor hasi zen beherakada.

Getxo taldea ere garrantzitsua izan de bere herrialdean, nahiz eta herrian beste talde handi baten itzalpean ibili behar izan duen. Arenas aurretik izan du gehienetan; talde hau, gainera, Lehen Mailan ere aritutakoa da, eta oraindik ere Getxoren gainetik dago. Hala ere, hori-beltzek indar handia izan dute. Talde honek izan duen arrakastarik handiena, mailei begiratuta, Bigarren B izan da, baina urte bat besterik ez zuen iraun.

Beherakada

Gipuzkoak izan duen talderik garrantzitsuenetakoa da Touring. Errenteriako ekipoa, ordea, bere urterik txarrenetakoak pasatzen ari da, bai, behintzat, mailei begiratuz gero, Gipuzkoako Preferente mailan ari baita jokatzen, lurraldeko bigarrenean. Bigarren B Mailan Gipuzkoan aritu den talde bakarrenetakoa da, eta horiek hitz potoloak dira, baina izan hori galdu du azken urte hauetan, eta badirudi hori berreskuratzen hasteko aukera izango duela aurten.

Aurrera Vitoria eta Amurrio dira Araban behera egin duten bi taldeak. Orain lurraldeko maila nagusian ari dira, baina Aurreraren kasuan, urte baten baino gehiagotan Gasteizeko eta Arabako lehen taldea ere izan zen Alavesen gainetik, baina dirua joan zen, eta orain beste borroka bat dauka.

Aurreraren urterik onenak 9oeko hamarkadan iritsi ziren. 1995ean lortu zuen Bigarren B Mailarako igoera, eta bi urte geroago mailako txapela lortu zuen, Bigarren Mailarako igoera fasea jokatuz, baina helburutik oso aparte geratu ez bazen ere, ezin izan zuen igotzea lortu. Une hartan Alavesen gainetik zegoen, eta Gasteizko eta Arabako talde nagusia bihurtu zen.

Berehala, ordea, diru arazoak hasi ziren talde gorritxoan, eta 2003. urtean mailaz jaitsi zuen federazioak, jokalariei zor zieten dirua ez ordaintzeagatik. Zortzi denboraldiren buruan, Hirugarren Mailan zeuden. Horrekin batera pentsaera aldatu, eta erabat amateur izatera pasatu ziren. Oraingo helburua Hirugarren Mailara igo eta hor mantentzea izango da. Harrobiarekin ere lan handia egin izan dute, eta urte askotan herrialdeko lehen taldea izateaz gain, gazte mailako taldea Euskal Herriko talderik onenetakoa ere izatera iritsi zen.

Amurrio ere Arabako talderik garrantzitsuenetakoa da, nahiz eta pasa den denboraldian Hirugarren Maila galdu eta une honetan Arabako Preferenten ari den jokatzen. 93-94 denboraldia betiko gogoan geratuko den denboraldia izango da zuri-urdinentzat, orduan lortu baitzuten Bigarren B Mailara igotzea. Urte luzez egon ziren gainera hor, baina 2006-2007 denboraldian maila galdu zuten, eta Hirugarren Mailara jaitsi ziren. Orduan, berriro ere egon ziren lekura itzultzeko borrokari ekin zioten.

Bigarren B Mailan egon zireneko urterik ederrenetakoa, 2000-2001 denboraldia izan zen, urte horretan Bigarren A Mailarako igoera fasea jokatu baitzuten, eta ez ziren, gainera, helburua lortzetik oso aparte geratu, baina ametsa ezin izan zen egia bihurtu.

Behin Hirugarren Mailan, urte batean baino gehiagotan jokatu du Bigarren B mailarako igoera fasea, baina ezin izan zuten igotzea lortu, eta pasa den denboraldian inork nahi ez zuena gertatu zen, arabarrek azkena amaitu baitzuten, eta Arabako Preferente mailara jaitsi ziren.

Arin Luzien Euskal Herriko talderik zaharrenetakoa da, 100 urtetik gora baititu, eta urte askotan, gainera, Ipar Euskal Herri osoko talderik garrantzitsuena izan zen, baina urte gutxitan ia dena galdu zuen.

CFA2 Maila izan da lortu duten mailarik gorena, eta CFArako igoera postuetatik nahiko hurbil ere izan ziren, baina une honetan Akitaniako Ligako Hirugarren mailan dabiltza. Bost urtetan bost maila galdu zituen talde zuri-beltzak, eta hondoa jo zuen. Hortik irten nahian dabil, eta jadanik maila bat berreskuratu du, baina izan zirena izatea ez dute batere lan erraza izango.

Horretarako arrazoi bat baino gehiago izan dira, baina batez ere hiru nabarmentzen dira. Avironek eta Genetsek profesionalizazioaren aldeko jarrera hartu zutenean hasi zen Donibane Lohizunekoen beherakada, ezin izan baitzioten horri aurre egin, eta gazte askok eta askok Baionako eta Angeluko bidea hartu baitzuten. Horri diruaren gabezia ere gehitu behar zaio, eta gazte falta ere bai. Herria hazi egin da, baina kanpotar asko etorri dira eta horietatik gazteak, gutxi.

Une honetan, mailei begiratuta, Aviron, Genets, Biarritz eta Croises aurretik ditu. Lehen bien parera iristea badakite ezinezkoa izango dela, haiek beste bide bat daramatelako, eta zuri-beltzek ezin diotelako profesionalizazioari heldu, baina beste bien parera iritsi nahi dute, eta eskualdeko talderik onena izatea ezinezkoa bada ere, talde apalen artean lehenengo izatera heltzea nahiko lukete. Hori da hurrengo erronka nagusia.

La SD Indautxu consiguió llegar a los corazones de todos los vascos

En 1940, cuando la gente buscaba maneras de olvidar las consecuencias de la guerra, un viejo grupo de amigos del Colegio de Indautxu de Jesuitas decide volver a poner en marcha el club. Es el inicio de la época dorada del equipo bilbaino. En solo tres años consigue ascender hasta la Tercera División, terminando en una más que digna tercera posición, tras el C.D. Logroñés y Alavés.

En la temporada 1954-1955 consigue un hecho histórico con el ascenso a la Segunda División, tras proclamarse campeón en la liguilla de ascenso. Encadenaría doce temporadas consecutivas en la categoría de plata, en ocho de las cuales no bajaría del octavo puesto, consiguiendo dos terceros puestos (56-57 y 58-59). Por el estadio de Garellano pasarían con la camiseta roja jugadores como Zarra, Eusebio Ríos (Padre de Roberto Ríos), Lezama, Panizo, Jones... Fueron años de gloria para el equipo bilbaino pero, tras un paso efímero por la Segunda División en la temporada 68-69, el equipo acabó en 1972 con el descenso a la Primera Regional Vizcaina. Fue el particular infierno de un equipo que había dado mucho que hablar y que fue olvidado según pasaban los años entre las categorías regionales.

Tras 31 temporadas, en la 2000-2001 el equipo vuelve a Tercera, salvándose de manera holgada las tres primeras temporadas. En la temporada 2005-2006 el descenso de cuatro equipos vascos desde Segunda B provoca varios descensos extra por arrastre que llevan al Indautxu a División de Honor Regional, para seguir bajando hasta la Preferente. Esta temporada ha regresado a la máxima categoría de Bizkaia, aunque de momento las cosas no les van demasiado bien. J.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo