GARA > Idatzia > Euskal Herria

Poliziaren presentzia «itogarria» salatu dute Zornotzan

GARA |

Zornotzako amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi du kalekoz jantzitako poliziaren presentzia «itogarria» jasaten ari direla herrian azken hilabeteotan. Hainbat lekukok mugimenduari jakinarazi diotenez, kalekoz jantzitako poliziak kalean nahiz tabernetan ibili dira. Horretaz gain, kamuflatutako polizia autoak ere herrian bueltaka ibili direla azaldu dute.

Horren harira, amnistiaren aldeko mugimenduak dio demokrazia eta askatasuna lortzeko bidean ezinbestekoa dela indar polizial guztien errepresioa amaitzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo