DONOSTIA
Scalak eta Kolacny anaiek kantu harrigarriak ekarriko dituzte
Scala & Kolacny Brothers taldearen kontzertua izango da bihar Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrerak 18, 20 eta 24 euroan eskura daitezke. «The social network» filmak atera zuen argitara musika-egitasmo bitxi hau. Steven eta Stijn Kolacny anaien indie-rock taldeak eta hogeita lau emakume belgikarrek osatutako abesbatza batek eratu dute taldea, eta Nirvana, Oasis, U2 eta rock modernoko beste talde batzuen abestiz egiten dituzten interpretazioak berritzaileak eta harrigarriak dira.