zilarrezkoa
Kañamaresek eta Irazabalek iraupen proban lortu dute sailkatzea
J.L.
Kañamares III.ak eta Irazabalek lortu zuten Zilarrezko mailako lehen kanporaketa gainditzea, Mujika eta Alkizalete II.a mendean hartu ostean.
Atzo Elorrion jokatu zen neurketa azkeneko proban erabaki zen. Ordura arte lehia oso estua izan zen, eta Mujika eta Alkizalete aurretik sartu ziren amaierako ekitaldira, baina hor sekulako tartea kendu zieten Kañamaresek eta Irazabalek.
Lau kana-erdiko ebakitzen 7 minutu eta 32 segundo behar izan zituzten, eta 2 minutu eta 16 segundoko aldea atera zieten gipuzkoarrei. Lan guztiak 14 minutu eta 51 segundoan amaitu zituzten Kañamares III.ak eta Irazabalek, eta Mujikak eta Alkizalete II.ak, berriz, 16 minutu eta 54 segundo behar izan zituzten.