GARA > Idatzia > Kultura

Elkartasun taupadek astinduko dute gaur Atarrabiako Hatortxu Rock

GARA | IRUÑEA

Bart gaueko beroketaren ostean, Hatortxu Rock jaialdiak berriro ekingo dio gaur bozgorailuak astintzeari. 19.00etan hasiko dira gaurko kontzertuak. Atarrabian, bi karpatan banatuta, Soziedad Alkoholika, Reincidentes, Ken Zazpi, Betagarri, Narco, Leihotikan, Bad Sound System eta Ze Esatek taldeak arituko dira. Disko pintxatzen, berriz, DJ Elepunto eta DJ Jo Ta Txo izango dira.

Gaurko egunerako sarrerak 24 euroan izango dira salgai leihatilan bertan.

Antolatzaileek adierazi zutenez, ehunka boluntariok parte hartu dute muntaian, eta, «zenbait egunetan euriari aurre egin behar izan badiogu ere, kontzertuko eremua egokituta dago, eta ez da lokatzik egongo. Ahalegin berezia egin du Hatortxuk, gainera, jendea inoiz baino erosoago egoteko, eta bi karpen arteko eremua estalita egongo da aurten».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo