GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Avironek zulotik irten nahi badu, ezin dio barkatu Bordeleko taldeari

J.L.

Avironek galdu ezin duen norgehiagoka horietakoa dauka gaur, 14.30etik aurrera, Jean Dauguer zelaian. Bordele izango dute aurrez aurre, eta lau puntuez gain, erasoko puntua lortzea ere garrantzitsua izango litzateke.

Berez, une honetan lapurtarrek goian ibili behar zuten, eta Bordelekoek behean, baina gauzak ez doaz ongi Lapurdiko hiriburuan, eta une honetan bi taldeak dabiltza jaitsierako postuetatik oso gertu, agian gertuegi.

Une honetan Aviron oso gaizki dago, eta galduko balu, zuloan sartzeko aukera asko izango lituzke. Irabazita, berriz, aurrera urrats bat emango luke, nahiz eta arrisku bizian jarraituko lukeen.

Ezeren okerrik ez dela, honako hau izango da Avironek gaur zelairatuko duen hamabostekoa: Igiñiz, Roumieu, Tialata, Linde, Boutaty, Haare, Marmouyet, Lauaki, Phillips, Boyet, Gerber, Mazars, Lacroix, Rokocoko, Heymans. Hau baieztatzen bada, Da Ros, Manukula, Flavell, Baget, Garcia, Otazo, O'Connor eta Avril geratuko dira aulkian.

Joaneko partidan, Bordeleko taldeak garaipena erdietsi zuen 18-6, eta hortxe hasi zen zuri-urdinen beherakada. Horri buelta emateko aukera izango du gaur.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo