GARA > Idatzia > Euskal Herria

Taxi gidari batek jasandako erasoa salatzeko protesta egin dute Biarritzen

GARA | BIARRITZ

Biarritzeko taxistek atzo publikoki protesta egin zuten beraien lankide batek jasan duen erasoa salatzeko. Astearte iluntzean, antza, bezero batek taxi-gidari bat kolpekatu zuen Biarritzen.

Bidaia egin eta gero, bezeroari gidariak gauzak ateratzeko denbora gehiegi hartzen ari zela iruditu zitzaion eta, bidaiariari horren inguruan ohartarazi ondoren, honek ukabilkada bat eman zion. Atzo goizean, bere lankideekin protesta egin ondoren, erasotako taxi-gidaria salaketa jartzera joan zen Biarritzeko komisariara.

Lapurdiko kostaldeko hiriko taxi-gidariek erasoa deitoratzeaz gain, beraien lanbideak izan ditzakeen arriskuak gogora ekarri zituzten, eta horrelako erasoen aurrean begiak erne izatera dei egin zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo