GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA Urrezko lehiaketa

Eskarmentua eta gogoa uztartuko dira Almandozen

Donato eta Oihan Larretxea Lopezen eta Erasunen aurka neurtuko dira.

p043_f02.jpg

Jon LEUNDA

Almandozen jokatuko da bihar 12.00etatik aurrera Urrezko Aizkorako kanporaketa. Bertan bi beterano eta bi gazte, denak elkarrekin uztartuta, neurtuko dira. Alde batetik Lopez eta Erasun lehiatuko dira, eta, bestetik, Donato eta Ohian Larretxea.

Bi beterano oraindik sasoi betean daudenak, Lopez eta Donato Laretxea, eta berehala goiko muturrean behar dutenak besteak, Ander Erasun eta Ohian Larretxea, biak ere oraindik 21 urte besterik ez dituzten aizkolariak; hala ere, maila handian dabiltza jada. Larretxea gaztea, esaterako, aurten Euskal Herriko Lehen Mailan aritu da, nahiz eta ezin izan dion mailari eutsi. Nafarroakoan, aldiz, biak daude onenen mailan; beraz, beraiek ere izango dute zerikusia bihar eguerdian jokatuko den kanporaketan.

Hala ere, Lopezek eta Donato Larretxeak hartu beharko dute bikote bakoitzaren ardura. Beraiek dute eskarmentua, eta honelako probetan horrek sekulako garrantzia izaten du.

Irabazten duenak hurrengo kanporaketan Mugertza II.aren eta Arrospideren aurka jokatu beharko du, finalerdietara zuzenean sailkatzeko asmoarekin. Galtzen duenak, Atutxaren eta Azurmendiren aurka neurtu beharko du final laurdenetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo